Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abandonu (ETCn 343 agerraldi; orobat abandono ETCn 111 agerraldi) iz abandonatzea.

Hormetan sugandilak zulotik zulora, eta, bidexkaren eskuin-ezker, mota guztietako sasiak, abandonoaren erakusgarri.     «Bizia lo», 2003 - 133. orr.

Ez bakarrik ez zuen aukera aprobetxatu lurralde seguruetara alde egiteko, baizik eta berri txarrarekin itzuli zela, abandonoa eta traizioa iragartzen zuen mezua eman baino lehen hil zelarik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 379. orr.

Munduaren krisiaren arrazoi hori "pentsamendu frantses" jatorraren (Ilustrazioaren) abandonoa da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.

Hitzak falta ditut haren konbentzitzeko gaitasunaren norainokoa, haren abandono suharra adierazi ahal izateko.Behiala nire izenean eraikitzen hasi zen eliza bat topatuko duzu, eta nire irudi bat ere topatuko duzu, eta irudia zaharberrituko duzu, beharrezkoa izango du-ta abandono tristearen ondoren, eta gero hantxe egingo duzu bijilia, eta haurra aldarean ipiniko duzu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 44. orr.

Raimundo Silvak ireki egiten du, barrurantz begiratu eta diafragman zanpatuko balute bezala sentitzen du, eta ez ausentziarengatik berarengatik, hutsaren, azken abandonoaren inpresio samingarri batengatik baizik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus