Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ababor (ETCn 196 agerraldi; orobat abaor g.er.) 1 iz ontziaren ezkerraldea, brankara begiratuz. ant istribor.

Eta ababorreko bandatik galduko da balea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.

Ánimas ontzian guri meza eman ziguna txopako gazteluko ababorreko hegalpean zegoen, liburutxo baten harira ahopeka otoi egiten; itxuraz, behintzat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 293. orr.

Karrakaren ababorreko amulako azken txikotari korapiloa neuk egin nion, eta oinen azpiak lehorrean nituelako, bestela zin egingo nukeen ontzian segitzen nuela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

Isasiren ganbara madarikatua, sukar ustelak jo gintuenez gero inork ere, itxura batean behintzat, zapaldu gabea, begien aurrean neukan, ababorreko mandako beirate dotorez barna sartzen zen eguzkiaren argitan lo bezala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 238. orr.

Hango azken lurmuturra karrakaren txopa baino atzerago utzi ostean lema istriborrera osorik sartuz branka ababorrera zehatz artezturik, hegoaldera jo genuen.'Trabestu!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.

' eta ababorrera egingo duzue astiro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 280. orr.

Aurrekoaren aparra desegin orduko egin behar zen salto, batelaren gila azpitik pasatu, ababorretik ahalik eta arinen igo eta berehala, bitsa galdu orduko, istriborretik dzanga berriro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.

Olagarro jigant baten besoak ziruditenak eta untzia kupidagabeki astintzen eta inarrosten zutenak, ababorretik eta istriborretik, brankatik eta popatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.

Ababorrera eta istriborrera egin zuten aski bateratsu, eta, aldasarean gaindi aterarik beren aurpegi beltzak, itsaso makurrari egin zioten opari nahaste hura.Ontziak bira erdi bat egin zuen ababor aldera, eta tximista bezala abiatu zen gero norabide hartan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.

Ez ginen ababor ez istribor aldera biratu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 117. orr.

San Jose XIII.a traineru etzanagoa da, eta haizeak edo olatuek ababor edo istriborretik jotzean errazago eramaten da.  Berria - Kirola   2004-09-07

Beste zabra baten ababor mandaren parean igaro ginelarik ohartu nintzen zergatik zitzaidan dena hain arrotz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ababorreko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus