Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aa (orobat aaa, aaaa, aaaaa g.er. eta aaaaaa g.er.) 1 interj zerbaitez konturatzea adierazteko erabiltzen den hitza.

Ilargia, berriz? Aa!, horri egunean eguneko martxan erreparatu behar zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 149. orr.

Aa! Barkatu, barkatu! Goiko latin bertsoa bota eta gero, ia-ia itzulpenik gabe utzi zaitut.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 391. orr.

-Aaa! Eta nolakoak dira haiek?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 215. orr.

Aa!, eta beste kontu bat: ilbeheran, lan zailtxoenak ere, errazago menderatuko dituzu, borondateak aiseago egiten du lan, ilargia beheraka doanean; gorputzak indarrerako enbarazu guttiago duke, dirudienez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

Hark, hariaren beste puntan, motel aire batekin beti gauza bera errepikatzen zuen: "Aaa bon, aaa bon, aaa bon...".  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 41. orr.

-Aaa! -esan zuen izeba Margek, ezpainak miaztuz eta brandy-edalontzia, hutsik, mahaian utziz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Aaa... mutu bat ateratzen dute biek, Sophie-k interesatuaren begirada batez lagundurik, Gérard-ek begitarte huts batekin, gaiaz duen arreta guziaren lekuko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 133. orr.

2 oi!

Aa ze ikuskizuna ikusi berri dudan!  Berria - Kirola   2004-06-18

Hortxe, hortxe; ez, beheraxeago; ezkerrerago; bai, hortxe, fuerteago; aaa!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus