Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nork sinetsiko luke garai batean izan zela Inkisizioa baino auzitegi izugarriago bat, eta auzitegi hau Karlomagno berberak ezarri zuela? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Espetxetik, gutun bat bidali zion Erromako Ofizio Santuari -Inkisizio beldurgarriari, alegia- aita salatuz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.
Gorteko jendeak kementsu hauspotzen ditu kontuok, eta elizgizon ahaltsuenen eta Inkisizioko arduradun nagusien belarrietara helarazten dira. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.
1600, Giordano Bruno-ren heriotzaren urtea, filosofo "heretiko" hori izan baitzen Inkisizioak kiskalitako azkena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.
Inkisizioak hamaseigarren mendean komisarioa zeukan Bermeon. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 64. orr.
Inkisizioak 1774ko ekainaren 20an debekatu egin zuen liburua irakurtzea, baina liburuari baimena ematen jarraitu zuen Gaztelako Kontseiluak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 15. orr.
Sanbenito: inkisizioak zigor gisa inposatzen zuen ikurra, jantzita eramateko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 115. orr.
Bisigodoen kodeari zor dizkiogu egungo inkisizioaren arau, printzipio eta ikuspegi guztiak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.
Inkisizioaren epaiketa ekarri nuen gogora, eta hartatik abiatuta nire benetako egoeraren berri izaten saiatu nintzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 99. orr.
Eginahalak oro egin zituen Espainiako Inkisizioaren auzitegitik auziaren kentzeko eta Erromara eramateko, bere epaile naturalaren, hau da, Aita Sainduaren beraren aitzinera. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.
Itxaropena zen, oinaze estiran gailentzen den itxaropen hori, Inkisizioaren leotzetan ere heriotzara kondenatuei belarrira mintzatzen zaiena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 110. orr.
Inkisizioaren odol-egarriak luzeak ditu atzaparrak eta zorrotzak hortzak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.
Inkisizioa Europan ezarri zuenaren eguna da. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 118. orr.
Aulki elektrikoaren inspirazio iturri nagusia inkisizio garaiko galdeketa aulkian dago ziur aski. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.
Inkisizio garaian gure alderdiotan epaitutako sorginik gehienak, bazuten zer ikustekorik zilibitu, firulin edo danbolinarekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.
Denbora nolabait pasatzearren egiten zidan itaunketa, ni bere dotrinan leziatzearren eta bere buruari haize ematearren, inolako inkisizio-asmo benazkorik gabe: bera soldadu bat zen, ez borrero-morroi bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.
Auzi penala erruztatuaren aitorpena lortzera bideratzea, inkisizio-prozedurak erabiliz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.
Prebentzio orokorraz, edo inkisizio-auziarekin amaitu beharraz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 17. orr.
inkisizio garaian (3); inkisizio garaiko (3); inkisizioaren aurrean (3); inkisizioari buruzko (3)