Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Domu
1 Domu Santu (orobat domusantu g.er.) iz santu guztien eguna.

-Domu Santu delako gaur -are ahots xaloagoz.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 67. orr.

Domu Santu bezperaz eta eguraldi euritsuaz hasi zitzaion hizketan jauna.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.

Su bizi ederra zegoen, eta baxerategi baten gainean Domu Santu bezperako lau opil handi ageri ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.

Etxekoneko bi neskatilek Domu Santuko jolas batzuk antolatu zituzten eta berehalaxe alaitu ziren denak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 152. orr.

· Mexikar batek iragarri zion profezia Henry Swollenfoot-i, Domu Sainduen bezperan: aita erailko zuen, eta amarekin oheratuko zen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 86. orr.

2 Domu Santu egun

Domu Santu egunean lore asko saltzen dira, Kolonbiakoak gehienak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 59. orr.

Baina antzeko poza sentitzen zuen Marcosek udaberriaren hasieran edo Santa Ageda edo Domu Santu egunean...  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.

-Ni domusantu egunean etorri izan naiz urtero, baina ez daukat akorduan hemen lorerik ikusia inoiz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 27. orr.

Herguera Domu Santu Egunez iritsi zen Villagomezen etxera, eta han haren ama aurkitu zuen, senar zenaren errautsak urtero bezala garbitzen, berriz errauts-kutxan sartzeko.  Berria - Kultura   2006-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

domu santu (10); domu santu egunean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus