Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garaia zen, antzinaroko Itsasoetako Erregeak bezalakoa, eta inguruko guztien gainetik ikus zitekeen.Adinekoa zirudien eta, aldi berean, sasoi ederrekoa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 306. orr.
Antzinaroan, Aristotelesek emandako azalpenekin ulertzen zituzten zientzialariek gorputzen higiduraren gorabeherak. Berria - Harian 2005-02-11
Antzinaroko Mediterraneo hegietako andere saldoko partaide zela irudikatzera iritsi zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 330. orr.
Antzinaroko alfabeto misteriotsu baten ikurrak ziruditen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 201. orr.
Antzinaro Berantiarra, Antzinaro Beranta, Antzinate Beranta edo Antzinate Berantiarra II. mendea II. mendeko krisialdetik, Erdi Aroaren hasiera, VIII. mendea VIII. mendera arteko iragapen aroa da. ETC-entziklopedia Antzinaro Berantiarra, Wikipedia
Ostilamenduko osagaiak zein motatakoak diren eta haien aberastasun erlatiboa kontuan izanik, eta Erdi Aroko hilobietan ohikoa izaten den soiltasunarekin alderaturik, antzinaro berantiarreko garairen batekoak direla esan daiteke ziur -VI-VII-VII. mendeen bitartekoa-. ETC-prentsa Berria, 2007-10-12
Hala, III. mendetik VII.era Antzinaro berantiarreko bi potentzia nagusien arteko gatazkek ez zuten ia etenik izan. ETC-prentsa Argia, 2009-04-05
Aurten, Bizkaiko haizeola zaharrenetako hiru ikertuko dituzte: erromatarren garaikoak eta Antzinaro Berantiarrekoak Diman, Galdakaon eta Artzentalesen. ETC-prentsa Berria, 2018-06-06
Bigarrenaren arabera, dituen agindu zorrotzengatik hurbiltzen da kristautasunera Antzinaro berantiarreko moral filosofikoa, aurreko tradizioarekin haustura gutxi gorabehera osoa sortuaz. ETC-zientzia, zuzenbidea Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan, Inaki Karrera, UEU, 2003
Alde batetik, Zarauzko Santa Mariako adibideak erakusten duenez, kasu batzuetan, behintzat, okupazio-sekuentziek jarraipena izan zuten Antzinaro berantiarrean, baina egitura prekarioagoetan oinarrituta. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2019
Berlingo Pergamo museoko antzinaro klasikoko altxorrak erakusketak. Berria - Kultura 2004-09-03
Beste batzuek, Henri Pirennek edo Peter Brownek kasu, aldiz, Erdi Aroaren hastapena VII. eta VIII. mendeetan kokatzen dute, islamaren hedapenarekin batera. Garai horri Antzinaro Berantiarra edo Berant Antzinaroa deitzen diote. ETC-entziklopedia Erdi Aroa, Wikipedia