i3 Jendartea 2023

i3 Jendartea 2023

i3 Jendartea: Kalitatezko hezkuntza berrikuntza egiten dugu? Ebaluazioa eta impaktua

Irudia
Ikusi bideoa Youtuben

Aurtengo i3 Jendartean ebaluazio eta inpaktu kontuetan jarriko dugu arreta.

2010 urtean IKD hezkuntza eredua definitu genuen, 2016n IKD i3 estrategiarekin indartu zen eta, orain, 2023n hezkuntza ereduaren kontsolidatze une batean gaudela esan dezakegu: i3 hezkuntza eredua. 

Beraz, une egokia da eredu honen aterkipean egiten dugunaz hausnartzeko.  Honetaz gain,  aurtengo i3 Jendartean Laborategi Iraunkorren programa berria aurkeztuko dugu. 

Gainera, urtero bezala, irakaskuntzaren kalitatearen ikuspegitik lan bikaina egin duten irakasle eta zentroei aitortza egingo diegu.   

Hiru ardatz hauen inguruan honako PROGRAMA hau prestatu dugu:

  • 8:30-9:00 Akreditazioa eta ongietorriko kafea 

  • 9:00-9:30 Jardunaldiaren aurkezpena: "IKD eredutik i3 eredura: hezkuntza berrikuntza UPV/EHUn” (Laura Vozmediano, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea) 

  •  9:30-10:30 Mahai-ingurua: "Kalitatezko Hezkuntza berrikuntza" (Priscila Nole, Sue Morón García, ONDU proiektuak: Ocean i3, JSKJ 2025)

  • 10:30-11:30 Mahai-ingurua: “Inpaktua aztertzen EHU/UPVn” (Estíbaliz Sáez de Cámara, Glória Nunes, Sara Gabriela Trazancos) 

  • 11:30-12:00: Coffee Break 

  • 12:00-12:30: Aintzatespenak 

  • 12:30-13:00: Laborategi Iraunkorren aurkezpena eta ekitaldi nagusiaren itxiera (Eva Ferreira, UPV/EHUko Errektore andrea eta Laura Vozmediano, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea)

  • 13:00-15:00: Tailerrak 

    • Tailer 1: i3 Laborategiak proiektuen ebaluazioa 

    • Tailer 2: Ikaskuntza-Zerbitzua Laborategi Iraunkorraren topaketa 

    • Tailer 3: Challenge Based Education Laborategi Iraunkorraren Topaketa 

    • Tailer 4: DuAl Laborategi Iraunkorraren topaketa 

  • 15:00 Amaierako luntxa 

Tailer hauek ordu berean izango direnez, izena ematerako garaian zehaztu beharko da zeinetan parte hartu nahi den. Hauetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da dagokion esparruan esperientzia izatea.

  • DATA: Urriaren 27an 
  • LEKUA: Carlos Santamaria,  Gipuzkoako Campusean 
  • IZENA EMATEKO: azken eguna urriaren 20 izango da

Bilbotik eta Gasteiztik autobusak jarriko dira joan–etorriak errazteko. 
Irteera 7: 00etan.  Bilbon: Luis Briñas kalea  Alameda Urquijo izkina. Vitoria-Gasteizen: Nieves Cano kalea, 29

Antolatzaileak:

  • Graduaren eta Hezkuntza berrikuntzaren arloko Errektoreordetza
  • Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordetza
  • Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetza