Formacion_pdi_2016_2017_enero

Irakasle-ikertzaileentzako prestakuntza ikastaroak - 2016/2017

EMANDAKO IKASTAROAK - MAIATZA-EKAINA 2017

Iraskaskuntza giden prestaketa eta egokitzea ebaluazio-araudi berrira

Irakaslea (k):

Simón Peña (gaztelania) eta Josu Amezaga (euskara)

Data eta ordutegiak:

Castellano: maiatzaren 29a 11.00-13.00
Euskara: maiatzaren 26a 10.00-12.00

Lekua:

Gaztelania: MM7
Euskara: MM6
Idioma: euskera/gaztelania

Izen-ematea:

https://goo.gl/forms/X6Mm21Qk01n12XSF2

 

Test eta galdetegi interaktiboak egitea eGelaren bidez

Irakaslea:

Daniel García Gonzalez

Datak eta ordutegia:

ekainaren 12a, astelehena; ekainaren 13a, asteartea; ekainaren 19a, astelehena; eta ekainaren 20a, asteartea (10:00-12:30).

Lekua:

MM7

Hizkuntza:

gaztelania

Deskribapena:

eGelako galdetegiei esker, irakasleak ibilbide interaktibo bat zehatz dezake aldez aurretik, ikasleak edukien irakurketa eta ikuskaldia bere kabuz kudea dezan, online, irakasgaian sakon dezan eta azterketa ebaluazio-simulakroen bidez presta dezan, etxetik bertatik.
Aurretik zehazturiko galderen eta aipatuei dagozkien erantzunen bidez -feedback moldagarria daramatenak-, ikasleak ikaskuntzaren autokudeaketa sustatu eta beren aurrerapenak neurtzea ahalbidetzen duten test horietan zehar gida ditzakegu. Behin osatuta, etorkizunean galdetegiak eguneratzeko eta berrerabiltzeko aukera egongo da.

Garatuko diren gaitasunak:

  • •Atazak eGela bidez bidaltzeko oinarrizko funtzioak erabiltzen ikasiko dugu.
  • Ikasgai magistral baten berbaldi lineala solasaldi interaktiboko plataforma batera nola eraman hausnartuko dugu.
  • "Galdera banku" bat sortuko dugu, bai eta aipatuei dagozkien 'Kategoriak' ere, Moodlen.
  • Autogidaturiko eta feedback moldagarridun galdetegi bat osatuko dugu ikasleentzat.
  • Balizko ikastaro baten garapena eta ikasle bakoitzaren aurrerapena ikusiko ditugu.


Informazio gehiago:

Info_Cuestionarios_egela (pdf, 46 Kb)

Izen-ematea:

https://goo.gl/forms/3llAP9IYZGzznYqy1

 

Aurkezpenak egiteko entrenamendu trinkoa

Irakaslea:

Angel Carcar

Datak eta ordutegia:

Ekainaren 27a, 28a, 29a eta 30a (9.00-14.00h.)

DERRIGORREZKOA IZANGO DA SAIO GUZTIETARA BERTARATZEA.

PLAZA MUGATUAK. IZEN-EMATEA MAIATZAREN 15ean AMAITUKO DA.

Lekua:

F mintegia

Hizkuntza:

gaztelera

Deskribapena:

Geroz eta gehiago dira gaitasun egoki, bikain edo dotoreen beharra duten lagunak, publiko baten aurrean ideiak aurkeztu, proposamenak egin proiektuak azaldu, produktuak saldu eta abarrerako. Eta jakina da hizlariak publikoarengan duen eragin handiagoa edo txikiagoa, hobeagoa edo kaskarragoa, zuzenki proportzionala dela aipatuak komunikatzaile-aurkezle gisa dituen gaitasunekiko.
Tailer hau erabat PRAKTIKOA da eta komunikazioaren alderdi ezberdinak eta ahozko (edukia eta ahotsa) eta ez ahozko (gorputza) hizkuntzaren eremuetan sarturiko "zoko" ugariak landuko ditu, hau da, aurkezpen on batean funtsezkoak eta derrigorrezkoak diren oinarriak alegia, erabilitako bitarteko moderno osagarriak direnak direla (proiektore, pantaila, ordenagailu, etab.). Metodologia da prestakuntza hau berezia egiten duena, proposaturiko ariketen diseinuak EZINBESTEKO ARRETA (hau da, ikaskuntza prozesua, besteak beste, kontrolatu eta arautzen duen mekanismoa) nola erabili beharra dagoen kontzientzia osoz deskubritzea eta hobetzeko xedearekin entrenatzea ahalbidetzen baitu. "Oratoria" ikastaro bat baino askoz ere gehiago da: hizlaria "landuko" dugu.

Informazio gehiago:

INFO_Entrenamiento_presentaciones (pdf, 62 Kb)


Izen-ematea:

https://goo.gl/forms/zVSEtKReh8iNA8Zj2

 

Gizarte eta komunikazioa zientzien arloko kalitateko aldizkari eta liburuetan argitaratzeko

Irakaslea:

Amaia Ibarra (Biblioteca de la UPV/EHU)

Datak eta ordutegia:

maitzaren 31a eta ekainaren 1a. 10-13 H.

Lekua:

MM7

Hizkuntza:

Gaztelania

Deskribapena:

Ikastaro hau da non argitaratu hautatzen laguntzeko tresnak ezagutu nahi dituzten irakasleentzat, betiere kontuan hartuta agentzia ebaluatzaileek (ANECA, CNEAI, UNIBASQ) erabiltzen dituzten kalitate irizpideak eta zer alderdi baliatu behar diren haien argitalpenen ikusgarritasuna areagotzeko.
Gomendagarria da, baita ere, kasuan kasuko ebaluazio prozesuetan (akreditazio, seiurteko eta abarretan) aipatutako agentziek exijitutako kalitate irizpideak aurkitzeko erabili behar dituzten tresnak ezagutu nahi dituztenentzat.

Ikastaro honen helburu nagusia da agentzia ebaluatzaileek kontuan hartzen dituzten kalitate irizpideak (eragin faktorea, kalitate editoriala, datu baseetako presentzia, aipamen kopurua) lokalizatzeko behar diren zenbait tresna azaltzea, baita ere, agentzia horiek (ANECA, CNEAI, UNIBASQ) argitalpen zientifikoak ebaluatzeko prozesuetan  erabiltzen dituzten tresnak, hau da, aipatutako agentziek erabilitako kalitate irizpideen arabera non argitaratu hautatzen laguntzeko tresnak azaltzea.
Gainera, azalduko dira egileen eta bere argitalpenen ikusgarritasuna ahalbidetzeko alderdiak ere.

Ikastaroan ondoko galderei erantzuten saiatuko da:

  • Zer irizpide hartzen dira kontuan kalitate editoriala ebaluatzeko?
  • Zein dira nire jakintza arloko aldizkaririk garrantzitsuenak?
  • Non aurkituko dut aldizkari baten eragin faktorea?
  • Nola jakin ahal dut zer datu basetan dagoen aldizkari bat?
  • Nola aurkituko dut artikulu batek jasotako aipamen kopurua zein den?
  • Zer egin dezaket neure buruaren eta neure argitalpenen ikusgarritasuna areagotzeko?

Informazio gehigo:

INFO_Aldizkarietan_argitaratu_Publicar_en_revistas (pdf, 17KB)

Izen-ematea:

https://goo.gl/forms/2gN3VkbBLgnwO3n43

 

Metodologia aktiboak komunikazio graduetan

Irakaslea:

Eneko Lorente

Datak eta ordutegia:

maiatzaren 30a eta ekainaren 6a

Lekua: 

F mintegia

Hizkuntza:

euskera

Deskribapena:

Ikastaro honen helburua da ikasgelan metodologia aktiboak erabiltzeari buruzko sarbidea ematea. Ikastaroan metodologia aktiboen aplikazioaren hainbat adibide emango dira eta ariketa bat planteatuko da ikastaroko parte hartzaile bakoitzak ematen dituen irakasgaietara egokitu dezan. 

Informazio gehiago:

INFO.Metodologia aktiboen ikastaroa (pdf, 61KB)

Izen-ematea:

https://goo.gl/forms/gxqEJjHJdGkd31pr1

 

EMANDAKO IKASTAROAK - URTARRILLA  2017

Egelaren inguruko hastapen ikastaroa

Irakaslea:

Pedro Manuel Martínez Monje (Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle agregatua)

Data eta ordutegia

Uratarrilaren 24, 25 eta 26
9.30-12.30

Lekua:

MM6 (Fakultateko 3. Solairua)

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Ikastaroaren helburua:

UPV/EHUren eGela ikasgela birtualen gestoreari buruzko ikastaroa tailerraren modalitatean emango da, parte hartzaile bakoitzaren ikasgeletan modu praktikoan aplikatzeko Moodlen oinarrituriko e-learning plataforma horrek eskaintzen dituen jarduerak eta baliabideak. Tailer-ikastaroa 3 saiotan emango da, guztira 10 orduz. 

Ikastaroaren edukia:

Tailerrean, Administrazio Blokeak (elementu guztiekin) eta Jarduerak nola erabili ikasiko da, baita bloke espezifikoak nola sortu ere: urrutiko RSS kanala, Mezuak, Egutegia eta orrialdearen alboko 'akoplatzearen' bidezko bloke egokitzapena.

Editorearekin lan egiten ikasiko da, web estekak eta multimedia baliabideak nola erabili eta html kodea nola txertatu aztertuz, testuen gainean efektu bisualak sortzeko. Halaber, edukiak Fitxategia, Liburua, Etiketa, Orrialdea eta URL baliabideak eta webean aurkezteko fitxategi formatu egokienak erabiliz aurkezteko aukerak landuko dira.

Horrez gain, partaidetza eta elkarlana sustatzeko balio duten zenbait jarduera nola erabili hausnartu eta landuko da: Foroa, Kontsulta, Txata, Wikia, Glosarioa. Era berean, ikasgelan taldeak sortzearekin eta erabiltzearekin lotutako gaiak eta Lanak kalifikazioak taldekako entregen konfigurazioa erabiliz ematen dituen aukerak jorratuko dira. Azkenik, tailerraren zati batean ebaluazioa jorratuko da; bereziki, Galdetegiak eta Kalifikazioak atala nola erabili (haztapenen aukerarekin), eta Lanak kalifikatzeko prozesuan nola erabili Errubrika eta ebaluazio Gida.

Izena emateko

 

Hizkera ez-sexistari buruzko ikastaroa

Irakasleak:

June Fernández (Pikara aldizkariaren Koordinatzailea; Hezitzailea berdintasun eta komunizaioa arloan)
Lucía Martínez Odriozola (Kazetaritza II saileko irakaslea)

Data eta ordutegia:

Urtarrilaren 16 eta  23
9.30 -13.00

Lekua:

F Mintegian (Fakultateko 3.solairuan)

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Deskribapena:

Hizkuntza modu ez-sexistan erabiltzea gure komunikatzeko era inklusiboa izateko elementu oinarrizkoenetako bat da. Alabaina, hizkera ez-sexista erabiltzeko proposamenak irrigarri utzi izan dituzte behin eta berriz, zerbait artifiziala, alferrikakoa eta hizkuntzaren ekonomia bezalako printzipioen aurkakoa balitz bezala. Ikastaro honetan aurreiritzi horiek desegingo ditugu; hala kazetaritza hizkerarako nola publizitate edo administrazio hizkerarako formula egokiak landuko ditugu, eta hizkeraren erabilerak gizarteko imajinarioekin duen lotura aztertuko dugu. Izendatzen ez dena ez delako existitzen.

Ikastaroa gaztelaniaz izango da eta gaztelaniaren erabilera ez-sexista aztertuko du. Euskarazko erabilera ez sexistaren ideia batzuk ere aztertuko dira.

Izena emateko

 

Ikerketa proiektuak prestatu eta aurkeztu, gizarte zientzien eremuan

Irakaslea:

Juan Carlos Miguel de Bustos (Ikusentzunezko komunikazioa eta Publizitate saileko Katedraduna eta Ministeriorako I+G+B proiektuen ebaluatzailea Gizarte Zientzien arloan)

Data eta ordutegia

Urtarrilaren 12, 13 eta 20
10.00-12.00

Lekua:

F Mintegian (Fakultateko 3.solairuan)

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Helburua:

Helburua da ulertzea ikerketa proiektu bat zer den eta zer elementu dauden haren barruan.

Metodologia:

Proiektu baten zati desberdinen analisia benetako kasuetatik abiatuta egiten da. Guztiz praktikoa da eta izan behar da.

Edukia:

  1. Zer den ikerketa proiektu bat.
  2. Proiektu baten elementuak.
  3. Proiektu bat diseinatu, gauzatu eta aurkeztean egiten diren akats nagusiak.
  4. Ebaluatzailea zein den gogoan izan. Ikerketa proiektuen marketina.

Izena emateko