Prestakuntza Duala
Zer da prestakuntza duala?
Prestakuntza duala prestakuntza-ibilbide bat da, eta horrek esan nahi du ikasleek graduko ikasketen zati bat enpresa edo erakunde batean egiten dutela. Ibilbide hori kalifikatu eta espediente akademikoan agertuko da.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, prestakuntza duala hirugarren mailako bigarren lauhilekoan (prestakuntza duala I) eta laugarren mailako lehen lauhilekoan (prestakuntza duala II) egiten da.
Hautagaia izateko baldintzak
- Graduko 90 kreditu gaindituta izatea prestakuntza duala eskatzeko unean.
- Graduko 120 kreditu gaindituta izatea hirugarren mailako matrikula egiteko unean.
- Gradu bikoitzak egiten dituzten ikasleak ezin dira prestakuntza dualerako hautagai izan.
- Mugikortasun-programetan (Erasmus, SICUE…) parte hartuko duten ikasleek ezin dute prestakuntza duala egin
Prestakuntza dualaren ezaugarriak
Honakoak dira prestakuntza dualaren ezaugarri nagusiak:
- Fakultateak eta erakundeak edo enpresak hitzarmen bat sinatuko dute, bertan zehazteko zein baldintzaren arabera egingo duen ikasleak programa entitate horretan prestakuntza jardueren bidez.
- Prestakuntza dualean dauden ikasleek tutore bat izango dute entitatean, eta tutore akademiko bat Fakultatean. Tutore horiek modu koordinatuan lagunduko diote ikasleari entitatean egiten duten egonaldian, eta, gainera, modu koordinatuan ebaluatuko dute ibilbide horretan egiten dituen zereginak.
- Prestakuntza-ibilbide honetako jarduera dedikazio-orduen eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera ordaintzen da.
- Enpresan edo erakundean bete beharreko gutxieneko orduak 900 ordukoak dira, eta gehienekoa 1.200 ordukoa.
- Enpresako jarduera-epeak malguak izan daitezke, baina eguneroko lanaldia bateragarria izan behar da ikasleek Fakultatean garatzen duten prestakuntza-jarduerarekin.
- Prestakuntza dualean dauden ikasleek graduko hirugarren eta laugarren mailako nahitaezko irakasgaiak Fakultatean egingo dituzte.
- Hirugarren mailako hautazko irakasgaiak (24 kreditu) Prestakuntza Duala I gisa agertuko dira espedientean, eta horren ebaluazioa Fakultateko tutore akademikoak eta entitateko tutoreak egingo dute.
- Laugarren mailako hautazko irakasgaiak (24 kreditu) Prestakuntza Duala II gisa agertuko dira espedientean, eta horren ebaluazioa Fakultateko tutore akademikoak eta entitateko tutoreak egingo dute.
- Gradu Amaierako Lana (GRAL) ibilbide dualaren esparruan garatuko da, Fakultateko tutore akademikoaren eta enpresako edo erakundeko tutorearen kozuzendaritzarekin.
Kronograma
BIGARREN MAILA
Prestakuntza dualerako ikasleen hautaketa eta matrikula. Hautaketa bi fasetan egiten da:
- AURRE-HAUTAKETA: FAKULTATEA. Bi irizpideren arabera egingo da: ikasketa-espedientearen batez besteko nota ( % 70) eta aurre-aukeraketako idatzizko probaren emaitza ( % 30). Proba hori egitea nahitaezkoa izango da prestakuntza duala jaso nahi duten ikasle guztientzat.
- HAUTAKETA: ENPRESA EDO ERAKUNDEA: prestakuntza dualean dauden ikasleak hartzen dituzten erakundeek egokitzat jotzen dituzten probak egin ditzakete hautaketa egiteko.
- Enpresak edo erakundeak hautatutako ikasleek plaza onartzen dutela jakinarazi beharko diote praktiken eta lan orientaziorako dekanordeari.
- Entitateak hautatu eta plaza onartu duten ikasleek, hirugarren mailako matrikula egiterakoan, Prestakuntza duala I ikasgaia izango dute espedientean, eta ez dira matrikulatuko ikasturte horretako hautazko irakasgaietan.
- Fakultateak aurrez hautatutako ikasleak, enpresa edo erakunderen batek hautatzen ez baditu, prestakuntza duala eskatzen ez duten gainerako ikasleen baldintza berberetan matrikulatuko dira.
HIRUGARREN MAILA
- Lehen lauhilekoa: ikasleek Fakultatean ikasten dituzte nahitaezko irakasgaiak, eta erakundearekin edo enpresarekin hitzarmena prestatzen da prestakuntza dualeko programa garatzeko baldintzak arautzeko.
- Bigarren lauhilekoa: ikasleek Fakultatean egiten dituzte nahitaezko irakasgaiak, eta, gainera, Prestakuntza Duala I egingo duten enpresa edo erakundean sartzen dira (urtarrila/otsaila >> uztaila/abuztua).
LAUGARREN MAILA
- Lehen lauhilekoa: ikasleek Fakultatean egiten dituzte nahitaezko irakasgaiak, eta, gainera, Prestakuntza Duala II egingo duten enpresa edo erakundean sartzen dira (iraila >> abendua).
- Bigarren lauhilekoa: ikasleek Fakultatean egiten dituzte nahitaezko irakasgaiak eta, gainera, Gradu Bukaerako Lana egiten dute (Fakultateko tutore akademikoaren eta enpresako edo erakundeko tutorearen kozuzendaritza).
Prestakuntza dualerako eskaera
Eskaera egiteko prozedurak honako urratsak ditu:
- Fakultateko webgunean sartu eta atalean ikasleentzat dagoen informazioa ARRETAZ irakurri:
- Kontsultatu prestakuntza duala egiteko norakoen zerrenda.
- Bete eskaera orria.
KONTUAN HARTU: prestakuntza duala egiteko aukeratzen dituzun norakoak lehentasunaren arabera zerrendatuta adierazi behar dituzu eskaera orrian. Behin eskaera bidalita ez da aldaketarik onartuko.
- Bidali zure CVa gkz.praktikak@ehu.eus helbidera. Euskaraz jakitea eskatzen duten norakoak lortu nahi dituzten ikasleen kasuan, nahitaezkoa izango da CVa euskaraz bidaltzea (baldintza hori ez duten beste plazak batzuk ere eskatzen badituzte, bi CV bidali beharko dituzte: bat gaztelaniaz eta bestea euskaraz)
- ESKAERA EGITEKO AZKEN EGUNA: 2024ko maiatzak 17
Araudia
ERABAKIA, 2020ko apirilaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gradu eta masterretan prestakuntza dualeko programak garatzeko behar diren lankidetza hitzarmenen arautegia onartzeko dena.