FRANCISCO DE ASIS ETXEBERRIA GABILONDO
- Ezagutza arloa
- Lege eta Auzitegi Medikuntza
- Saila
- Medikuntza eta Kirurgia Espezialitateak
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- paco.etxeberria@ehu.eus
Ezagutza Arloa: Lege eta Auzitegiko Medikuntza
Departamentua: Espezialitate Mediko-Kirurgikoak
Fakultatea: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Helbide elektronikoa: paco.etxeberria@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzan Doktorea. Lege eta Auzitegiko Medikuntzan Mediku Espezialista. Madrilgo Complutensean Auzitegi Antropologian eta Biologian Espezialista. Madrilgo Unibertsitate Complutensean Medikuntza Zuzenbidean Masterra.
Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntza Fakultateko Lege eta Auzitegiko Irakasle Titularra. Kriminologia Euskal Institutuko irakaslea, non irakasten du 1983az geroztik.
Kronologia desberdineko giza hezurren Ikerketa-Proiektuak burutu ditu, bereziki patologien aztarnak aztertuz. Giza Eskubideen urraketei buruz ikerketak zuzendu ditu Kriminologia Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez. Gerra Zibilean desagertutakoen eta hobietan lurperatutakoen ikerketa lan-taldea zuzentzen du, Oroimen Historikoaren hainbat elkarteek Espainian egindako ehunaka deshobiraketetan ere lagundu duena. Auzitegi Antropologiaren esparruan, nazioarte mailako misioetan eskua hartu du, besteak beste, Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordearekin eta Txileko Auzitegi Medikuntzaren Zerbitzuarekin.