SONIA PEREZ YAÑEZ
- Ezagutza arloa
- Kimika Ez-organikoa
- Saila
- Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- sonia.perez@ehu.eus
Kimikan lizentziaduna (2007) eta doktorea (2012; Sari berezia) UPV/EHUn. Doktoratu aurreko (2008-2012) eta ondoko (2012-2013, 2014-2015) laguntzak izan ostean, irakasle lanetan aritu da eta 2016ko irailetik aurrera irakasle atxiki lanpostua dauka Farmazia Fakultateko Kimika Ez-organikoa sailean.
Irakaskuntzaren arloan, formulazio eta nomenklatura kimikoaren arauak euskarara egokitzen dituen liburuaren egilekidea da. Gainera, ohikoa da zientzia dibulgaziorako ekintzetan, bi hezkuntza berrikuntzarako proiektutan aritu da; eta zuzendari lanetan aritu da 13 Gradu Amaierako Lanetan eta Master Amaierako Lan baten.
Ikerkuntzari dagokionez, 50 bat artikulu argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan. Bi liburu kapitulu, eta bi patenteren egilekidea, azkena start-up baten oinarria izanik. Bere ikerketa lerro nagusiak material metal-organiko porotsu berrien garapena eta hauen aplikazio anitzen azterketa du helburu. 9 ikerketa-proiektuetan aritu da eta 50 ekarpenetik gora egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan, gehiengo hauen ardatza material metal-organiko porotsuen garapena izanik.