Breadcrumb

Asset Publisher

Boluntariotzako erakundeen erakusleiho gure fakultatean (Gasteizen)

Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordetzarekin batera antolatu dugun ekintzan partehartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Boluntariotzako erakundeen erakusleiho bat izango da. Bertan, aukera izango duzue gizarte erakunde ezberdinek egiten duten lana ezagutzeko eta baita boluntariotza ekintzetara hurbiltzeko ere. 15 erakunde baino gehiago egongo dira: laguntza komunitarioan oinarritutako erakundeetatik hasi eta ahalduntzera eta inklusiora bideratutakoetaraino, arlo eta lan ezberdinak ezagutu izan ahalko dira. 
Hurrengo loturan zehazki parte hartuko duten erakundeak ikus daitezke: 
https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/boluntariotzako-erakusleihoak

Ekintza hau gure fakultatean egingo da (solairu nagusian), azaroaren 29an, asteazkena, goizeko ordutegian (10:30-13:30).

Gonbidatu nahi zaituztegu jarduera honetan parte hartzen animatzera.  Aukera ezin hobea izango da zuen intereseko eta etorkizunean lan egiteko eremuak ezagutzeko.