Parte hartu EHUorkestra sinfonikoan
![Irudia](/documents/36278566/36303506/EHUorkestra-participa.jpg/ccfa9dfc-a043-2ef1-f875-307110190dd7?t=1653999350391)
Gure unibertsitateko edozein kidek har dezakete parte, baina EHUorkestra sinfonikoa irekita dago, baita, unibertsitatekoak ez direnei, proiektu horretan parte hartu nahi duten guztiei. Konpromiso bakarra eskatzen dizugu: entseguetara etortzea, gehienetara behintzat (ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara, UPV/EHUko Areto Nagusia, Leioa-Erandio eremuan).
Hauek dira behar ditugun musika tresnak:
- Biola
- Biolin
- Biolontxelo
- Fagot
- Klarinete
- Kontrabaxu
- Oboe
- Perkusio
- Tronpa
- Tronpeta
- Tuba
- Txirula
Sarrera proba egin behar izaten da: norberak aukeratutako bi lan, mugimen desberdindunak eta norbere mailaren erakusle; horrez gain, zuzendariarekin elkarrizketa. Proba orkestrako kide izateko edo zerrenda bat osatu eta aldika orkestrarekin jotzeko izan daiteke.