Eduki publikatzailea

Irakasle emerituak, bisitariak eta itzal handikoak

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/13

IRAKASLE EMERITUAK, BISITARIAK ETA ITZAL HANDIKOAK

Sail batek irakasle emerituak kontratatu nahi baditu, edo indarrean dauden kontratuak luzatu, 2024ko otsailaren 12tik martxoaren 15era bitarteko epea izango du eskaera egiteko. Eskabidearekin batera honako hauek igorriko dira:

  • Departamentu Kontseiluaren erabakia
  • Ikastetxeko Batzordearen erabakia
  • Curriculum vitae eguneratua
  • Jardueren memoria.

Gainera, irakasle bisitarien eta itzal handiko irakasleen eskaerak aurkeztu ahal izango dira 2024ko otsailaren 12tik martxoaren 15era bitartean, eragin data lehenengo lauhilekoaren hasiera denean (irakats lanetan hastea 2024ko irailaren eta 2025eko urtarrilaren artean), eta 2024ko irailaren 30etik urriaren 25era bitartean, eragin data bigarren lauhilekoaren hasiera denean (irakats lanetan hastea 2025eko urtarrilaren eta ekainaren artean).

  • Irakasle handituak. Aurkeztu beharreko agiriak:
    • Departamentuak eta ikastetxeak sinatutako eranskina
    • Curriculum vitae eguneratua
    • Kontratazio aldian egin beharreko jardueren memoria