Eduki publikatzailea

Integrazioak eta berritzeak

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/08

INTEGRAZIOAK ETA BERRITZEAK

Unibertsitate eskolako irakasle katedradunen Integrazioak eta berritzeak Unibertsitate eskolako irakasle katedradunen plaza batean dauden pertsonek unibertsitate irakasle titularren kidegoan sartzea eskatu ahal izango dute, aintzat harturik Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren (USLO) 11. Xedapen Gehigarria (1), eskaera noiznahi bidalita.

 Unibertsitate eskolako irakasle titularren plaza batean dauden pertsonek, baldin eta unibertsitate irakasle titular izateko ANECAren akreditazioa badute, kidego horretan sartzea eskatu ahal izango dute, aintzat harturik Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren (USLO) 11. Xedapen Gehigarria (2), eskaera noiznahi bidalita eta egiaztagiria erantsita.

USLOren bosgarren xedapen iragankorrak (7) honela dio: Quienes estén contratados/as como Colaboradores/as con carácter indefinido, posean el título de Doctor/a o lo obtengan tras la entrada en vigor de esta ley orgánica y reciban la evaluación positiva a que se refiere el artículo 82.a), accederán directamente a la figura de Profesora o Profesor Permanente Laboral, en sus propias plazas. Pertsona horiek beren kontratuak berritzea eskatu ahal izango dute, eskaera noiznahi bidalita eta egiaztagiria erantsita.

Irakasle laguntzaile ez-doktoreen plaza batean dauden pertsonek doktorego titulua lortzen badute aurreikusitako 5 urteetan, sailak eskatu beharko du plaza hori irakasle laguntzaile doktoreen plaza bihurtzea, 11. eranskina betez, noiznahi, egiaztagiria erantsita