Eduki publikatzailea

Behin betiko bajagatik hutsik dauden irakasle ez-finkoen plazak

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/07

BEHIN BETIKO BAJAGATIK HUTSIK DAUDEN IRAKASLE EZ-FINKOEN PLAZAK

Sailek ikasturtean zehar noiznahi egin ahal izango dituzte titularraren behin betiko bajagatik hutsik dauden irakasle ez-finkoen (irakasle elkartuak, laguntzaile doktoreak) plazei buruzko proposamenak.

Arautegiari jarraituta plazak lehiaketa publiko bidez betetzeko eskatzean, 8. eranskina beteko da. Irakasle elkartuen kasuan, ebaluazio batzordeko kideak proposatuko dira; irakasle laguntzaile doktoreen kasuan, ebaluazio batzordeko kide posibleak, batzordearen eraketa edo, hala badagokio, dagokion zozketa errazteko.