Banner_Presentación Convocatorias UPVEHU Bizkaia Aretoa_2017
Plan de Recuperación Transformación y Resiliencia- Fondos MRR
Deialdi gaurkotuak
-
UPV/EHUren IKERKETA PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIA (2024)
Aurkezteko epea zabalik (2024/06/06 - 2024/06/26 13:30) 2024/06/05. Deialdia argitaratu egin da. Eskaerak aurkezteko epea: 2024/06/26 13:30ak arte
-
PRESTAKUNTZA BIDEAN DAUDEN IKERTZAILEAK UPV/EHUn KONTRATATZEKO 2024ko DEIALDIA, IKERTALDE/IKERKETA PROIEKTU BATEN BALIABIDE PROPIOEKIN FINANTZATURIK
Aurkezteko epea itxita (2024/05/24 - 2024/06/25) 2024/06/25: 2. Fasean onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda. 2024/06/17: 2. Fasean onartutako eta baztertutako eskaeren behin behineko zerrenda. 2024/06/05: Zuzenketak Finantzaketarako proposatutako proiektuen zerrendan eta onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrendan. 2024/05/24 2024/06/10: II Fasea : Eskariak aurkezteko epea 2024/05/23: 2. Fasea. Finantzaketarako proposatutako proiektuen zerrenda 2024/05/22: Onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda. 2024/05/14: Onartutako eta Baztertutako eskaeren behin behineko zerrenda 2024/04/23 2024/04/07: I Fasea : Eskariak aurkezteko epea 2024/04/22: Deialdia argitaratu da
-
UPV/EHUko IKERTALDEETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIA (2024)
Aurkezteko epea ez dago zabalik (2024/07/01 - 2023/07/24 13:30) -2024/06/25: Deialdia argitaratu egin da. Eskaerak aurkezteko irekiera: 2024/07/01
-
Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren 2024 Ikerketa Sareen Deialdia (MICIU)
Aurkezteko epea zabalik (2024/06/12 - 2024/07/02 13:00) 2024/07/24: Aldaketa Deialdian eta eskaerak aurkezteko barne epe berria: 2024/07/02 13:00rarte.
-
Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Proiektuak 2024
Aurkezteko epea itxita (Eskabideak egiteko amaierako data: 2024/04/12) 2024/06/24 Ebaluaziorako onartutako eta baztertutako eskabideen behin-betiko zerrenda.2024/05/28 Ebaluaziorako onartutako eta baztertutako eskabideen behin-behineko zerrenda. 2024/04/10 Eskariak aurkezteko epea 2024/04/12rarte luzatu egin da - 2024/03/07 Deialdia argitaratu egin da.
Albisteak
XVII. Ikerketa Jardunaldiak (Araba ESI-UPV/EHU) (2016/10/26)
Lehenengo argitaratze data: 2016/10/26
![Teknologia berriak 'mahaiaren argazkia'](/documents/2921104/6172607/mesa_xvii_jornadas_thumb.jpg/6a0ebb19-9d60-4607-b776-d9fe412e6bd3?t=1477472226000)
Ikerketako Zerbitzu Nagusietako (SGIker) ADN Banku Unitateko teknikari arduradun Maite Alvarezek UPV/EHUko Arabako Campusak eta Araba-BioAraba Erakunde Sanitario Integratuek (ESIk) antolatutako XVII. Ikerketa Jardunaldietan hartu du parte 2016ko urriaren 19an.
Jardunaldi horien helburu nagusia izan da ezaguera eta esperientzien trukea erraztea ikerketa eta berrikuntza proiektu berriak sortzeko, eta Araban osasun arloko ikerketan eta berrikuntzan zer lan egiten den ezagutaraziko zaio biztanleriari oro har.
Aurten lehen aldia izan da UPV/EHUk jardunaldi horietan modu aktibo eta garrantzitsuan parte hartu duena. Minikongresu gisa jardun zuten, zati bat (goizekoa) profesionalei eskainita eta beste bat (arratsaldekoa) herritarrei eskainita.
Goizeko zatian 8 eztabaida-foro sortu ziren ‘workshop' moduan, 17 lan mahaitarako bide eman zutenak, eta UPV/EHUko, Lascaray Ikerguneko, BioAraba Osasun Ikerketako Institutuko eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko osasun esparruarekin lotutako ikerketan interesa duten 100 profesionalek baino gehiagok hartu zuten parte. Mahaietan bi erakundeek esperientziak trukatzeko helburuz garatutako ikerketa eta berrikuntza gai nagusiak ardaztu ziren. UPV/EHUko ikertzaileen eta Araba-BioAraba ESIko klinikoen arteko etorkizuneko lankidetzetan bat egin zuten, eta ikerketa eta berrikuntza proiektu definitu eta ukigarrietan amaitzea espero da.
ADN Bankuak ‘Teknologia berriak' mahaian hartu zuen parte, Unitatea zein SGIker guztiak oro har ikusgai egiteko eta Araba-BioAraba ESIrekin izan daitezkeen ezohiko zerbitzuak finkatzeko. Gainera, aukera izan zen jakiteko zer ikerketa proiektu ari diren garatzen eta gara daitezkeen UPV/EHUko ikertalde guztiei laguntza egokiagoa emateko; izan ere, azken saio bat izan zen, eta mahai bakoitzean irten ziren etorkizuneko lankidetza eta ikerketa proiektuak azaldu ziren hor.
Info_LogosHome_Cofinanciadas_2018
Erakunde hauek finantzatutako jarduerak:
![Logo FEDER](/documents/2921104/3036787/logo-ue-feder-txiki.png/72c5ca72-f23c-dbef-8f49-410bbd2abc73?t=1524130845000)
![Irudia](/documents/2921104/3036787/ES+Financiado+por+la+Uni%C3%B3n+Europea_PANTONE.jpg/67aac916-8741-3a47-f163-46ae1ef38a30?t=1677494006072)
![Irudia](/documents/2921104/3036787/Logo_UNICO_I%2BD.png/9cfc2c23-2f5d-f4df-1088-09ce1c419281?t=1673612270426)
![Logo MINECO](/documents/2921104/3036787/LogoMinisterios2020.PNG.png/6c8b3fd2-9f87-aa2d-a2d8-6fd6f5261071?t=1581346242000)
![Irudia](/documents/2921104/3036787/Logo+PRTR+dos+li%E2%95%A0%C3%BCneas_COLOR.jpg/1fc3f14c-2901-bc30-b1b2-70c9ac7a50cc?t=1677494748291)
![Logo Eusko Jaurlaritza](/documents/2921104/3036787/GVEJ_txiki.jpg/2a03bbec-f4f6-7b14-b6af-c7c187e88c9d?t=1524743659000)