Banner_Presentación Convocatorias UPVEHU Bizkaia Aretoa_2017
Plan de Recuperación Transformación y Resiliencia- Fondos MRR
Deialdi gaurkotuak
-
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren eginkizunekin zerikusia duten I+G+B proiektuak 2024
Aurkezteko epea zabalik (2024/06/06 - 2024/06/28 13:00) Deialdia argitaratu da. Interesatuek email bat bidali igz.estatukodeialdiak@ehu.eus helbidera,.
-
Ikertzaileen mugikortasuna, 30-150 eguneko egonaldietan (2023)
Aurkezteko epea zabalik
-
Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren 2024 Ikerketa Sareen Deialdia (MICIU)
Aurkezteko epea zabalik (2024/06/12 - 2024/06/24 13:00) Eskaerak aurkezteko epea 2024/06/24an bukatuko da, 13:00etan
-
IKERTZAILE DOKTOREAK UPV/EHUn KONTRATATZEKO DEIALDIA (2024)
Aurkezteko epea itxita (2024/05/13 - 2024/06/12 15:00) (2024/05/17) Akatsen zuzenketa. (2024/05/10) Deialdia argitaratu egin da
-
Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programen deialdia 2024-2027
Aurkezteko epea zabalik (2024/05/31 - 2024/07/01 00:00) Deialdia argitaratu da
Albisteak
(2023/10/23) CERU On the Move Nazioarteko Mugikortasunerako Laguntza Programaren deialdiaren edizio berria
Lehenengo argitaratze data: 2023/10/23
Programa honen helburua Erresuma Batuko (CERUko kideak) eta Espainiako (CRUEko kide diren unibertsitateak) doktoregoko eta doktoratu ondoko ikasleen arteko nazioarteko lankidetzak indartzea da, helburu hauekin:
- Bi herrialdeetako ikerketa-taldeen arteko harremana sustatzea.
- Europako proiektuetan parte-hartzea areagotzea.
- Espainiako unibertsitateak eta ikerketa-zentro mistoak ikusgai jartzea Erresuma Batuan.
- Espainiako ikertzaileei talde britainiarretan harremanak ezartzen eta esperientzia irabazten laguntzea.
- Erresuma Batuko ikertzaileei Espainiako taldeekin harremanetan jartzen laguntzea, itzulera-bekak eskatzeko edo Europako proiektu bateratuak aurkezteko.
Programan parte hartu nahi duten unibertsitateek eta Espainiako harrerako ikerketa-taldeek (hosting groups) interesa adierazteko epea 2023ko abenduaren 1era artekoa izango da. Epe hori igarotakoan, parte-hartzaileen eskabideak jasotzeko epea 2023ko abenduaren 1etik 2024ko otsailaren 1era izango da, 23: 59etatik aurrera.
Espainiako eta Erresuma Batuko unibertsitateek CERUrekin harremanetan jarri beharko dute onthemove@sruk.org.uk posta elektronikoaren bidez (Cc. Prozeduraren informazio eta xehetasun guztiak esteka honetan kontsulta daitezke.
Estekak