Ikerketaren Gestioko Zuzendaritzaren aurkezpena
![Irudia](/documents/2921038/2946336/presentacion-chemical.jpg/f2d23367-2742-4231-8ae0-5728a52289b5?t=1412623536000)
Ikerketaren Gestioko Zuzendaritza EHUren ikerketa-jarduera koordinatzeaz arduratzen den unitatea da. Zuzendaritzak honako zeregin hauek dauzka bere ardurapean: egitasmoak eta berariazko ikerketa-taldeak, autonomikoak eta estatukoak kudeatzea; trebatzen ari diren ikerketa-langileak eta kontratatutako ikertzaileak txertatzea; eta ikerketarako azpiegituretarako deialdiak egitea.
Gainera, ikerketa-unitatean, unibertsitateko ikerketa-sailetan eta -institutuetan egiten den ekoizpen zientifikoa ebaluatzen da. Jarduera osagarri moduan, zuzendaritza honek euskarria ematen die Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeari eta EHUko Etika Batzordeari.