XSLaren edukia
Kimika Organikoa I
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Kimikako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 45 | 67.5 |
Gelako p. | 45 | 67.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Irakasgai honetan oinarrizko moduluaren honako gaitasun hauek lantzen dira:
1. (MO2CM02) Elementu kimikoen eta konposatu organiko eta ezorganikoen egiturak, propietateak, prestaketa eta erreakzio kimiko garrantzitsuenak ezagutzea.
2. (MO2CM09) Kimikarekin eta horren inguruko gaiekin erlazionatutako fenomenoak eta prozesuak ahoz eta idatziz modu ulergarrian azaldu ahal izatea.
3. (MO2CM10) Bibliografia eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita kimikaren eta beste arlo zientifikoen esparruan informazioa eskuratzeko eta aukeratzeko gaitasuna izatea.
4. (MO2CM11) Kimika beste jakintzagaiekin erlazionatzeko gai izatea, eta horretaz gain, gizarte industrial eta teknologikoan kimikak duen eragina ikusi eta industria kimikoaren sektoreak duen garrantzia ulertzea.
Irakasgaiaren gaitasunak:
1- Hidrokarburo alifatikoen, hidrokarburo aromatikoen eta heteroatomoak dituzten funtzio talde garrantzitsuenen propietateak , erreaktibotasuna , nomenklatura eta egitura ezagutzea.
2.- Terminologia egokia erabiliz erreakzio organikoen selektibitatea eta espezifikotasuna ezagutu eta desberdintzea.
3.- Erreakzio organikoen mekanismo nagusien etapak eta bitartekariak ezagutzea.
4.- Erreaktibotasuna molekularen ezaugarri elektronikoekin eta esterikoekin erlazionatzea.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. Gaia. Sarrera. Kontzeptuen berrikusmena. Konposatu organikoen egitura eta nomenklatura. Estereokimika. CIP arauak.
2. Gaia. Alkanoak eta zikloalkanoak
Alkano eta zikloalkanoen ezaugarriak. Alkanoen konformazio analisia. Zikloalkanoen konformazio analisia. Alkanoen erreaktibotasuna: halogenazio erradikalarioa. Erregioselektibitatea.
3. Gaia. C-heteroatomo lotura sinplea duten konposatuen erreaktibotasuna. Alkil haluroak. Ordezkapen nukleozale eta eliminazio erreakzioak
Egitura eta ezaugarri fisikoak. Erreaktibotasuna: ordezkapen nukleozale alifatikoa. SN1 eta SN2 mekanismoak. Eliminazio erreakzioak: E1 eta E2 mekanismoak. Erreaktibo organometalikoen prestakuntza. Umpolung kontzeptua.
4. Gaia. Alkoholak
Sailkapena, egitura eta ezaugarri fisikoak. Hidrogeno-lotura intra eta intermolekularra. Alkoholen azidotasuna eta basikotasuna. O-H lotura bidez gertatzen diren erreakzioa. C-O loturaren bidez gertatzen diren erreakzioak. Oxidazio erreakzioak.
5. Gaia. Eterrak eta oxiranoak
Sailkapena, egitura eta ezaugarri fisikoak. Koro eterrak. Epoxidoen erreaktibotasuna: ingurune basikoaren edo azidoaren bidezko eraztunaren apurketa.
6. Gaia. Aminak
Sailkapena, egitura eta ezaugarri fisikoak. Aminak Brönsted base bezala: gatzen eraketa. Aminak nukleozale moduan. Ordezkapen nukleozaleko erreakzioak: amonio gatz kuaternarioen eraketa. Eliminazio erreakzioak.
7. Gaia. Karbono-karbono lotura anizkoitza duten konposatuak I. Alkenoak
Sailkapena eta ezaugarri fisikoak. Alkenoen egitura elektronikoa. Geometria-isomeria. Alkenoen egonkortasuna. Alkenoen erreaktibotasuna: selektibitatea eta espezifikotasuna. Adizio kontzertatuak. Karbokatioien bidezko adizio elektroizaleak. Bitartekari ziklikoen bidezko adizio elektroizalea. Adizio erradikalarioak. Oxidazioak. Dieno konjokatuak: 1,2-adizio elektroizalea vs 1,4-adizioa; adizio erradikalarioak; Diels-Alder zikloadizioa.
8. Gaia. Karbono-karbono lotura anizkoitza duten konposatuak II. Alkinoak
Egitura eta ezaugarri fisikoak. Bukaerako alkinoen azidotasuna. Hidrogenazio katalitikoa eta hidroborazioa. Alkinoen gaineko adizio elektroizalea. Oxidazioak.
9. Gaia. Arenoak I. Ordezkapen elektroizale aromatikoa
Sailkapena. Bentzenoaren egitura: egonkortasuna eta erresonantzi energia. Hückel-en legea: aromatikotasuna eta antiaromatikotasuna. Ordezkapen elektroizale aromatikoa. Di- eta poli-ordezkapen aromatikoaren kasuan ordezkatzaileek duten eraginak. Fusionatutako arenoen eta heteroarenoen ordezkapen elektroizalea.
10. Gaia. Arenoak II: halobentzenoak, fenolak eta bentzenaminak.
Halobentzenoak. Ordezkapen nukleozale aromatikoa. Fenolak. Fenolato ioien eta fenolen erreakzioak. Oxidazio-erredukzio prozesuak. Amina aromatikoak Diazonio gatzen eraketa. Sandmeyer erreakzioa. Kopulazio erreakzioak.
11. Gaia. Karbono-oxigeno lotura bikoitza duten konposatuen erreakzioak I: aldehidoak eta zetonak
Sailkapena, egitura eta karbonil taldearen izaera dipolarra. Konposatu karboniliko motak. Konposatu karbonilikoen propietate fisikoak. Karboniloaren gaineko AN erreakzio sinpleak. AN + SN erreakzioak. AN + E erreakzioak. Oxidazio-erredukzio erreakzioak.
12. Gaia. Karbono-oxigeno lotura bikoitza duten konposatuen erreakzioak II: azidoak eta deribatuak
AN + E erreakzioen mekanismoak. Azido karboxiliko eratorrien hidrolisi, aminolisi, esterifikazio eta transesterifikazio erreakzioak. Hidruroekin eta konposatu organometalikoekin burututako erreakzioak. Nitriloen gaineko AN erreakzioak.
13. Gaia. Karbono-oxigeno lotura bikoitza duten konposatuen erreakzioak III: alfa posizioan dagoen karbonoaren gaineko erreakzioak.
Zetoenol tautomeria. Konposatu karbonilikoen azidotasuna eta basikotasuna. Enol eta enolatoen eraketa. Enol eta enolatoen erreaktibotasuna. Konposatu karboniliko alfa-beta asegabeak.
MetodologiaToggle Navigation
Gelako praktiketako (GA) orduak erabiliko dira klase magistraletan emandako teoriarekin erlazionaturiko ariketak, galderak eta problemak lantzeko.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ohiko deialdiko ebaluaketa jarraituari dagokion nota honako proba hauen emaitza izango da:
1. Formulazio eta estereokimikako azterketa. Derrigorrezkoa. Gutxieneko nota: hamar puntutik, zazpi. 3-5 asteetan burutuko da. Gainditzen ez duenak azterketa finalean egiteko aukera izango du.
2.- Bi azterketa partzial. Azterketa partzial bakoitzean hamar puntutik bost baino gehiago atera behar da irakasgaiaren zati hori liberatzeko. Azterketa partzialen bat gainditu gabe duen ikasleak, azken azterketan egin beharko du azterketa partzial hori. Azken nota, azterketa partzialetan ateratako noten batez bestekoa izango da, ebaluazio jarraituari uko egin ezean. Azterketak irakasgaian landutako kontzeptuen inguruko proba teoriko praktikoa izango dira. Horietan egindako galderen planteamendu egokia eta erantzunen zehaztasun eta koherentzia baloratuko dira.
Ohiko deialdiko azken ebaluaketa honako proba hauen emaitza izango da:
1. Formulazio eta estereokimikako azterketa. Derrigorrezkoa, ikasturte hasieran egindakoa gaindituta ez badago. Gutxieneko nota: hamar puntutik, zazpi.
2. Azken azterketa . Azterketa irakasgaian landutako kontzeptuen inguruko proba teoriko praktikoa izango da. Horietan egindako galderen planteamendu egokia eta erantzunen zehaztasun eta koherentzia baloratuko dira. Gutxieneko nota: hamar puntutik bost puntu.
Ikasleak ebaluaketa jarraituari uko egiteko idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari 18. astea baino lehen, ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Hori egiten ez bada, azken nota bi azterketa partzialetan ateratako noten batez bestekoa izango da.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
1. K. P. C. Vollhardt, N.E. Schore KIMIKA ORGANIKOA, 1ª ed., UPV/EHU, Leioa, 2008.
2. K. P. C. Vollhardt, N.E. Schore, QUÍMICA ORGÁNICA, 5ª ed., Omega, S.A., Barcelona, 2008.
3. K. P. C. Vollhardt, N.E. Schore ORGANIC CHEMISTRY, 8ªed., W.H. FREEMAN, 2018.
4. F. A. Carey, R.M. Giuliano QUÍMICA ORGÁNICA, 9ª ed., Ed. McGraw-Hill, México, 2014.
5. L. G. Wade, Jr., QUÍMICA ORGÁNICA, 9ª ed., Ed. Pearson Prentice Hall, Madrid, 2017.
6. J.A. Dobado, F. García, J. Isac. QUÍMICA ORGÁNICA: ejercicios comentados. 1º ed., Ed. Garceta, Madrid, 2012.
7. M. V. D'Auria, O. Taglialatela Scafati, A. Zampella. GUÍA RAZONADA PARAR RESOLVER PROBLEMAS DE QUÍMICA ORGÁNICA. Loghia Publishing, Nápoles, 2018.
8. 7. R. J. Oullete, J. D. Rawn. ORGANIC CHEMISTRY. STRUICTURE, MECHANISM AND SYNTHESIS. Elsevier, 2014 (https://doi.org/10.1016/C2013-0-14256-0)
Gehiago sakontzeko bibliografia
1.J. E. McMurry, QUÍMICA ORGÁNICA, 7ª ed., Ediciones Paraninfo, México, 2009.
2.F. García, J. A. Dobado, PROBLEMAS RESUELTOS DE QUÍMICA ORGÁNICA, Paraninfo, 2007.
3.P. Y. Bruice, QUÍMICA ORGÁNICA, 5ª ed., Ed. Pearson Prentice Hall, México, 2008.
4. J. Clayden, N. Greeves, S. Warren, ORGANIC CHEMISTRY, 2ª ed. Oxford University press, Oxford 2012.
5. H. Hart, L. E. Craine, D. J. Hart, C. M. Hadad, QUÍMICA ORGÁNICA, 12ª ed., McGraw-Hill, Madrid, 2007.
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 18:00-19:00 | 15:00-16:00 | |||
1-15 | 15:00-16:00 | ||||
4-4 | 15:00-16:00 | ||||
7-7 | 15:00-16:00 | ||||
9-9 | 15:00-16:00 | ||||
16-28 | 17:00-18:00 | ||||
16-29 | 15:00-16:00 | ||||
27-27 | 17:00-18:00 |
Irakasleak
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 17:00-18:00 | ||||
2-14 | 17:00-18:00 | ||||
3-3 | 17:00-18:00 | ||||
16-29 | 17:00-18:00 | ||||
17-29 | 17:00-18:00 | ||||
18-24 | 18:00-19:00 |
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 18:00-19:00 | 15:00-16:00 | |||
1-15 | 15:00-16:00 | ||||
7-9 | 15:00-16:00 | ||||
16-28 | 17:00-18:00 | ||||
16-29 | 15:00-16:00 | ||||
20-20 | 18:00-19:00 | ||||
21-21 | 18:00-19:00 |
Irakasleak
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 17:00-18:00 | ||||
2-14 | 17:00-18:00 | ||||
3-3 | 17:00-18:00 | ||||
4-4 | 15:00-16:00 | ||||
16-16 | 17:00-18:00 | ||||
16-29 | 17:00-18:00 | ||||
17-29 | 17:00-18:00 | ||||
22-24 | 18:00-19:00 |
Irakasleak
46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 16:00-17:00 | ||||
2-14 | 16:00-17:00 | ||||
3-3 | 18:00-19:00 | ||||
4-4 | 16:00-17:00 | ||||
16-16 | 16:00-17:00 | ||||
16-29 | 16:00-17:00 | ||||
17-29 | 16:00-17:00 | ||||
22-24 | 18:00-19:00 |