Edukiak

Edurne López Rubia

Irudia

Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko Unibertsitateko irakaslea. Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultatea. UPV/EHU.


López doktorea Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko Unibertsitate Eskolako irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 1994az geroztik irakasten du Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultatean (Leioako Campusa).

Bere irakaskuntza- eta ikerketa-lana, batez ere, laneko arriskuen prebentzioan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean eta bi arloen arteko harremanean oinarritu da. Horren emaitza dira monografiak, artikuluak eta obra kolektiboetako partaidetzak.

Ikerketa-proiektuetan parte hartu du (MINECO eta UPV/EHU) eta UPV/EHUko GIU18/082 ikerketa-taldeko kide da.

Erakunde autonomoekin lankidetzan aritu da, hala nola Emakunderekin eta Osalanekin, sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako txostenak eta protokoloak eginez, bi erakundeek antolatutako jardunaldietan txostengile gisa parte hartuz eta irakaskuntza-materiala prestatuz; laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroak eman ditu genero-ikuspegiarekin, berdintasun-planak eta sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren inguruko planak hainbat enpresatan, eta txostengile gisa parte hartu du hainbat erakunderentzat.

Gaur egun, irakasle eta ikertzaile izateaz gain, UPV/EHUko Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketako unibertsitate-masterreko (ofiziala) zuzendaria da.