Vocento
Talde multimedia
Enpresaren izena: Vocento
Komunikabidearen zabalkunde eremua: Espainian hainbat hedabide ditu. Horretaz gainera, Argentinako bi egunkaritan hartzen du parte (La Voz del Interior eta Los Andes).
Webgunea: www.vocento.com
Helbidea: Documentación Vocento. Pintor Losada, 7. 48004 Bilbo
Telefonoa: 94 487 01 00
Faxa: 94 487 01 11
Harremanetarako pertsona: Mauricio Martín
Posta elektronikoa: documentacion@vocento.com
Sortze data: 1996
Erabiltzaile mota: Profesionalak: erredaktoreak, argazkilariak, infografoak, diseinatzaileak, dokumentalistak, publizistak, administratzaileak etab…
Dokumentazio Zerbitzuko langile kopurua: Hiru
1.- Prentsa artxiboaren datuak
Funtsak: Ez dago testuen datu-base zentralik. Metabilatzaile bati esker kontsulta daitezke hamalau argitalpenetako datu-baseak. Argitalpen hauek artikuluen datu-baseak eta orrialdeen pdf-ak gordetzen dituzte. Gaiak: orotarikoak. Kopurua: laupabost milioi argazki inguru daude indexaturik, artikuluak aldiz zazpi bat milioi eta orrialdeen pdf-ak zortzi milioitik gora. Herrialdeak: Espainia osoan. Hizkuntza: gaztelania, oso gutxitan daude dokumentuak euskaraz, ingelesez, alemanez edo balentzianoz.
Ezaugarri teknikoak: Barneko sarea eta Intranet.
Sailkapen sistema edo dokumentazio lengoaia: Lengoaia librea.
2.- Argazki artxiboaren datuak
Funtsak: Datu-basea Vocentok eramaten du. Argazkien datu-basean 660.000 dokumentu daude (2007-03-23); infografien datu-basea 8.300 (2007-03-23). Gainera, taldeko hamalau argitalpenen datu-baseak kontsulta daitezke metabilatzaileari esker, laupabost milioi argazki artean.
Gaiak: gaurkotasunezko edozein gai edozein herrialdetan, baina gertu gertatzen diren albisteek garrantzi handiagoa dute. Hizkuntza: erabilienak gaztelania eta ingelesa dira.
Ezaugarri teknikoak: Barneko sarea eta Intranet.
Sailkapen sistema edo dokumentazio lengoaia: Lengoaia librea, baina batzuetan hizkuntza kontrolatua erabiltzen da.
3.- Bideotekaren datuak
Funtsak: Taldeko tokiko telebisten bideoteketarako sarbidea.
4.- Eskainitako beste funts eta zerbitzu batzuk
Kanpoko testu eta argazkien datu-baseak. Liburutegia. Zinema inguruko aldizkariak hustu egiten dira.
5.- Etorkizunerako egitasmoak
Tokiko telebistetarako dokumentazio sistema ezartzea. Irratirako dokumentazio sistema ezartzea. Metabilatzailea hobetzea.
6.- Dokumentazio buruarekin hizketan
- Vocento eta El Correoren arteko lotura
Kzdokumentazioa-VocentoEtaCorreoArtekoLotura713.wav - Vocentoren funtzionamendua (1)
Kzdokumentazioa-VocentorenFuntzionamendua1900.wav - Vocentoren funtzionamendua (2)
Kzdokumentazioa-VocentorenFuntzionamendua2699.wav - Vocentoko telebistak (hiru bideo mota)
Kzdokumentazioa-VocentokoTelebistak3BideoMota623.wav - Hiru bideo moten azalpena
Kzdokumentazioa-3BideoMotenAzalpena886.wav