Eduki publikatzailea

Ingeniaritza elektrikoa. Oraina eta etorkizuna

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Gipuzkoa
  • Ikastegi antolatzailea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)
  • Gradua: Ingeniaritza Elektrikoa
  • Garapen-lekua (helbidea): Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Europa plaza, 1. 20018 Donostia

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-05-27 Euskara Goizez 11:30 – 13:30 16
2024-05-27 Gaztelania Goizez 11:30 – 13:30 16
2024-05-27 Euskara Arratsaldez 15:00 – 17:00 16
2024-05-27 Gaztelania Arratsaldez 15:00 – 17:00 16

 

Jardueraren deskribapen laburra

Proiektu honen helburua industria ingeniaritzan interesatuta dauden Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako ikasleengana gerturatzea da. Ingeniaritza Elektrikoko graduari buruzko azalpenak emango zaizkie, graduaren ikasketa-planaren ezaugarriak jakinarazteaz gain, etorkizuneko erronkak ezagutaraziz (sorkuntza banandua, ibilgailu elektrikoa, energia berriztagarriak, etab.), bai eta ikasketak amaitu ondoren izango dituzten lan-irteera profesionalei buruzko  informazioa ere.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Ingeniaritza Elektrikoko gradua: ikasketa-plana, praktikak eta laborategiak.
  • Ingeniaritza Elektrikoaren etorkizuneko erronkak.
  • Lan-irteerak/irteera profesionalak.
  • Eskolaren harremanak lan-eremuarekin: bisitak ikasketetan zehar, inguruko enpresetan borondatezko praktikak eta Graduaren Amaierako Lana egiteko aukera.

 

Egingo diren ekintzak

  • Ikasketa-planaren eta titulazioaren lan-irteeren aurkezpena.
  • Ingeniaritza Elektrikoko graduko ikasle-ohi edo/eta ikasle batekin taldeko elkarrizketa egingo da, bere ikasketa-bizikizunak eta laneko esperientzia azalduko dituelarik.
  • Laborategiak erakutsiko zaizkie eta zenbait jarduera praktiko egiteko aukera emango zaie.
  • Irakasgai batzuen adibide praktikoak erakutsiko dira.