Eduki publikatzailea

Ingeniaritza zibila: lurraldea eraikiz

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Gipuzkoa
  • Ikastegi antolatzailea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)
  • Gradua: Ingeniaritza Zibila
  • Garapen-lekua (helbidea): Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Europa plaza 1. 20018 Donostia

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-05-28 Gaztelania Goizez 11:00 – 13:00 20
2024-05-28 Euskara Goizez 11:00 – 13:00 20

 

Jardueraren deskribapen laburra

Proiektu honetan Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleak izan daitezkeenak titulaziora gerturatuko dira, eduki akademikoak eta ikasketen bukaeran eduki ditzaketen lan-irteerak ezagutuz.

Ohartu gara Batxilergoko ikasleek eta eraikuntzarekin lotutako Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek (Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleak izan daitezkeenek, alegia) ez dutela ezagutzen zertan datzan gradu horien ikasketa.

Lehenik eta behin, ikasleak Ingeniaritza Zibileko Graduko titulaziora hurbilzea lortu behar da, ingeniariaren lanbidearen eginkizunak eta interesak argituz. Horrez gain, lanbideak gaur egungo gizartean duen garrantzia erakutsi behar da, gure lurraldea eremu guztietan (garraioa, hirigintza, ura, hiri-zerbitzuak, etab.) planifikatu, proiektatu, eraiki eta kudeatzen duten profesionalak osatzen baitituzte.

Azkenik, lan-ingurunearen ezaugarriak islatu behar dira, non Ingeniaritza Zibileko profesionalak hain beharrezkoak eta ongi-etorriak diren (ingeniaritzak, administrazio publikoa, eraikuntza-enpresak, etab.).

Hona hemen proiektu honen helburuak:

  • Ikasle kopuru egoki bati tituluaren eta lan-aukeren berri ematea.
  • Ikasle izan daitezkeen gazteak motibatu, eta matrikula kopuruak gora egin dezan lortzea.
  • Batxilergoan kalifikazio onak dituzten ikasleak hautematea.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • i- Ingeniaritza Zibileko Graduko titulazioa: ikasketa plana eta laborategiak.
  • ii- Lanbidea eta lan aukerak.
  • iii- Eskolak lan-ingurunearekin duen harremana:
    • Enpresa eta GKE lankidetzako proiektuak.
    • Profesionalek emandako hitzaldiak.
    • Obra zibiletara egindako bisitak.
    • Praktikak eta Gradu Amaierako Lana enpresetan.

 

Egingo diren ekintzak

I) Ikasketak

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren ezaugarriak eta Eskola honek eskainitako ikasketa-plana aurkeztuko zaizkie.

  • Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularrarekin ikasketa hauek daukaten harremana nabarmenduko zaie.
  • Master-ikasketak egiteko aukera ere badaukatela azalduko zaie.
  • Tituluak dituen lan-aukerak aipatuko zaizkie.

II) Laborategiko praktikak

Hurrengo praktikak burutuko dira:

  • Egituren diseinuarekin erlazionatutako praktika.
  • Mugikortasun jasangarria

 

III) Tituluko profesionalak

Lan-eskarmentua duen Ingeniaritza Zibileko Graduko profesional bati edota azken kurtsoan dagoen ikasle bati taldeko elkarrizketa egingo diote.