Eduki publikatzailea

Geologia, zure etorkizunerako hautua

  • Jakintza adarra: Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Gradua: Geologia
  • Garapen-lekua (helbidea): Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-06-14 Elebiduna Goizez 09:30 – 13:30 30

 

Jardueraren deskribapen laburra

Zer ikasten da GEOLOGIAN? Zeintzuk dira Geologiak lan munduan ematen dituen aukerak? Zein da gure inguruan egiten diren azterketa geologikoen erabilgarritasuna? Hauetako galdera batzuei ekintza praktikoen bidez erantzungo zaie. UPV/EHU-ko Geologoekin batera tailerrak burutuko dira. Geologiaren ikuspegi desberdinak elkar erlazionatuz, gure gizartea, gure ekosistemak, eta baita gure ekonomia ere, baldintzatzen dituzten gaiak jorratuko ditugu.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Tailerra elkarrekin erlazionatzen diren hurrengo kontzeptuetan oinarrituko da:

  • Petrologia: Km 0 Harriak.
  • Hidrologia-Hidrogeologia: gainazaleko eta lurrazpiko urak.
  • Sedimentologia: sedimentuen konposizioa.
  • Paleontologia: mikrofosilak.
  • Barne Geodinamika: lurrikarak.

Laborategian tailerrak modu egokian burutzeko beharrezko materiala eskura izango da.

Jarduerarekin hasi aurretik segurtasunaren inguruko jarraibide guztiak azalduko dira.

 

Egingo diren ekintzak

Ordutegia
09:30 Harrera Zientzia eta Teknologia Fakultateko ate nagusian (Leioako Campusa, Bizkaia)
9:30-9:45 Laborategira hurbildu eta segurtasun neurrien azalpena
9:45-11:15 Tailerrak
11:15-11:45 Atsedena
11:45-13:15 Tailerrak
13:15-13:30 Bateratzea

 

Tailerrak

Geologist: the other kind of ROCK star

¿Zer erlazio dago paisaien, arroken, uraren, hirien eta bizimoduen artean?

Lurrikarak: non?, nola? ondorio kaltegarriak nola ekidin?

Denok ikusi ditugu noizbait albistegietan lurrikarek eragindako kalte izugarrien irudiak. Azken adibidea Turkian eta Sirian hildako 50000 pertsona inguru. Baina zergaitik han eta ez beste nonbait? Badaude kalteak murrizteko moduak? Zein da lurrikaren indar suntsitzailearen arrazoia kontinenteetan eta ozeanoetan?

Uraren bidaia ezkutua: mitoak eta zientzia

  • Zein bide egiten du urak euri tantatik eta etxeko iturriraino edo itsasoraino?
  • Nola mugitzen da ura lurrazpian?

Zer ezkutatzen du hareak?

Pentsatu al duzu inoiz hondartzako harea zer den?Harea guztiak berdinak al dira? Zer dira lore formako garau horiek? Zein informazio ematen digute? Lupen bidez hareak ezkutatzen duena ikusi ahal izango duzu.