Eduki publikatzailea

Bioteknologia ingeniaritzan

  • Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • Graduak:
    • Ingurumen Ingeniaritza
    • Industria Teknologiaren Ingeniaritza
  • Garapen-lekua (helbidea): Bilboko Ingeniaritza Eskola (I. eraikina). Torres Quevedo Ingeniaria Plaza, 1. 48013 Bilbo

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024/06/03 Elebiduna Arratsaldez 15:30 – 18:30 12
2024/06/10 Elebiduna Arratsaldez 15:30 – 18:30 12
2024/06/17 Elebiduna Arratsaldez 15:30 – 18:30 12

 

Jardueraren deskribapen laburra

Prozesu biologikoen bidezko kutsatzaileen ezabapenerako erabiltzen diren ekipoak, teknikak eta prozedurak ezagutu eta ohitura hartu ahal izango duzu. Horrela, ulertuko duzu nola funtzionatzen duten hondakin uren eta usainen ezabapenerako erabiltzen diren arazketa instalazioak. Gainera, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza sailaren laborategi batzuk ezagutzeko aukera izango duzu eta, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza esparruan eskaintzen ditugun graduko ikasketei buruzko ikuspegi orokor bat emango dizuegu.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Laborategiko 2 praktiken bidez, ingurune fisiko desberdinetan, ura eta airea (barnekoa eta kanpokoa), hain zuzen ere, koloniak sortzen dituzten unitateak isolatzea eta identifikatzea lortuko da. Honekin batera, ikasleek titulazioaren beste lan-esparruei buruz ikasiko dute.

 

Egingo diren ekintzak

Lagina hartu, laginaren egokitzapena (beharrezkoa izango balitz) eta, mikroorganismoen hazkuntza egingo da ingurune espezifikoan eta mikroorganismo bakoitzari dagokion tenperatura egokian. Mikroskopia optikoaren oinarrizko ezagutza mikroorganismo lagin desberdinen behaketa egiteko.