Eduki publikatzailea

Emakumeak eta lan harremanak

  • Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
  • Graduak:
    • Lan Harreman eta Giza Baliabideak
    • Gradu Bikoitza: Negozioen Kudeaketa + Lan Harreman eta Giza Baliabideak
  • Garapen-lekua (helbidea): Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024/05/30 Euskara Goizez 10:00 – 13:00 50
2024/05/30 Gaztelania Goizez 10:00 – 13:00 50

 

Jardueraren deskribapen laburra

Helburuak:

  1. Bigarren Hezkuntzako ikasleak unibertsitate-munduaren errealitatera hurbiltzea.
  2. Irakasle orientatzaileen lana erraztea.
  3. Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako graduaren gizarte-ezagutza zabaltzen laguntzea eta interesa izan dezaketen ikasleak erakartzea.

Bi kasu praktiko proposatzen dira, lan-zientziei lotuak:

  1. Emakume langilearen egoeraren ikuspegi historikoa emango da, zinema tresna gisa erabilita.
  2. Lan-zuzenbidearen praktika bat.

Lortu nahi diren emaitzak:

  1. Irakaskuntza ertainetako ikasleak lan-munduarekin lotutako hainbat jakintza-arlotan sartzea.
  2. Lan Harremanen eta Giza Baliabideen Graduan eskuratzen diren konpetentzia profesionalen garrantzia identifikatzea.
  3. Garapen Iraunkorraren Helburuekin lerrokatzea.
  4. Lan-harremanak eta giza baliabideak ikasteko bokazioak piztea.
  5. Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultatearen jarduera zientifiko-teknikoa zabaltzea.

 

Landuko diren gaiak/edukiak       

Hasierako saio labur batean ondokoak aurkeztuko dira:

  • Tituluak dituen lanbide-aukerak.
  • Tituluan landuko dituzten gaitasunak.
  • Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean kanpo-praktikek duten garrantzia ikastegiak zientzia-ezagutza hedatzeko eta garatzeko egiten duen jarduera.

Praktiketan ondoko gaiak jorratuko dira:

  • Emakumearen egoeraren bilakaera historikoa Lan Harremanetan.
  • Emakumearen egoera juridikoa enpresan zenbait gertaeren aurrean.

 

Egingo diren ekintzak

1. PRAKTIKA

Gizartearen eta lan harremanen historiako praktika. Emakume langileen berdintasunaren aldeko borroka luzea

Planteamendua eta helburuak:

Emakumeen lan-eskubideak lehen mailako gaia dira lan-munduan berdintasuna aldarrikatzen jarraitzen duten eragile eta mugimendu sozialentzat. Ariketa honen bidez, emakumeen lan-baldintzen aldaketak borroken ibilbide luzearekin bat datozela erakutsi nahi dugu historia sozialak eskaintzen dizkigun tresnekin.

Zehazki, praktika honen bidez hiru ikaskuntza-emaitza lortu nahi ditugu, modu errazean:

  • Lehenik eta behin, lan-eremua gizonei eta emakumeei egotzitako rol bereizgarrien esleipenak (lanaren banaketa sexuala) baldintzatuta garatu dela eta rol horiek historian zehar aldatuz joan direla identifikatzeko gai izatea.
  • Bigarrenik, genero rolen esleipen eta banaketa horrek desberdintasunak (soldatan, legegintzan...) sortu eta justifikatu dituela ohartzea.
  • Eta, hirugarrenik, emakume langileen aldarrikapenek diskriminazio-egoera horiei aurre egiteko izan duten ekarpena baloratzeko gai izatea.

Saioaren metodologia eta dinamizazioa:

Horretarako, oso tresna pedagogiko erabilgarria erabiliko dugu: zinema soziala. Dinamikaren oinarria garai historiko desberdinak irudikatzen dituzten film esanguratsuen mozketa hautatuen ikusketa kritikoa egitea izango da, ikasleek galdera jakin batzuei erantzun diezaieten.

Lehenik eta behin, ikasleei fitxa bat emango zaie, taldeka, honako galdera hauekin (nahiz eta material filmikoaren arabera alda daitezkeen):

  1. Zer lan egiten dituzte emakumeek (halakorik badago)? Eta gizonak (baldin badaude)?
  2. Zer leku/espazio erabiltzen/okupatzen dituzte?
  3. Zer desberdintasun/diskriminazio-egoera irudikatzen dira?
  4. Zer aldarrikapen/ekintza planteatzen/egiten dituzue egoeraren aurka borrokatzeko?

Bigarrenik, mozketak ikusiko ditugu, eta, ondoren, mozketa bakoitzeko, hasieran egindako galderei emandako erantzunen aurkezpenak egingo ditugu. Ikusi beharreko mozketen testuingurapena egiteko, filmaren aurkezpen labur bat eskainiko da. Mozketa bakoitza ikusi ondoren, egokitu zaion taldeak gainerako ikasleei planteatutako erantzunak aurkeztu beharko dizkie. Ondoren, erantzunak guztion artean eztabaidatuko dira iritzi desberdinak sortzen diren ikusteko. Ikusiko ditugun filmen mozketen talde kopuru bera egiten saiatuko gara, talde bakoitzak gutxienez bat aurkezteko ardura har dezan.

Materialak:

Landu beharreko filmei dagokienez, egoera eta kronologia desberdinak irudikatzeko ahalegina egingo da, emakumeen lan-arazoen eta -aldarrikapenen bilakaera historikoari buruz hausnartu ahal izateko:

  • La Sortie de l 'usine Lumière à Lyon, Louis Lumière, (1895)
  • Daens, StijnConinx, (1992)
  • Suffragette, SarahGavron, (2015)
  • TheSaltoftheEarth, Herbert J. Biberman, (1954)
  • Made in Dagenham, NigelCole, (2010)
  • North Country, Niki Caro, (2005)
  • Bread and Roses, Ken Loach (2000)

2. PRAKTIKA

LAN ZUZENBIDEKO PRAKTIKA  

Gure fakultatera etorriko diren batxilergoko ikasleekin egingo den praktikaren helburua ordenamendu juridikoak haurdunaldian dagoen emakume langileari aitortzen dion babesa ezagutzea eta aztertzea du helburu.

Lehenik eta behin, haurdun dagoen langilearen eta enpresaburuaren artean ager daitezkeen interes kontrajarriei buruzko hausnarketa egingo da, bi eskubideen arteko eztabaidak ager daitezke eta: batetik, emakumearen babesa eta osasuna, eta bestetik, enpresa-askatasuna. Halaber, interesei buruz eztabaidatuko da, hainbat ikuspuntutik: fetua, langilea, enpresa eta gizartea.

Hausnarketa egin ondoren, arlo horretan Estatuan dagoen legeriarik garrantzitsuena aztertuko dugu, legegileak emakumeari ematen dion babes juridikoa zein den jakiteko. Beraz, praktika egiteko erabiliko den metodologia juridikoa izango da, hau da, Estatuko legedia aztertuko da (nahiz eta Europar Batasunean 92/85/EEE Zuzentaraua ere badagoen, gai horretan garrantzitsua dena), eta arlo horretako epai garrantzitsu batek nola interpretatzen duen ikusiko dugu.

Zehazki, hainbat legeren eta epai baten zatiak bakarrik aztertuko dira, ariketa egiteko denbora mugatua izateagatik. Honako legeria hau erabiliko da:

  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 25.2. eta 26.artikuluak
  • Langileen Estatutuaren 53.4.artikulua

Azkenik, lege horien aplikazioa Konstituzio Auzitegiaren 92/2008 epaian ikusiko da. Beraz, ariketa honen helburua batxilergoko ikasleek Lan Harremanen Graduko lehen kurtsoan irakasten den Lanaren Zuzenbidea irakasgaiaren ikasgai oso zehatz bat aztertzea da.