Eduki publikatzailea

Gizarte langintza gizartean ezagutaraztea

  • Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
  • Campusa: Araba
  • Ikastegi antolatzailea: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
  • Gradua: Gizarte Langintza
  • Garapen-lekua (helbidea): Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Apraiztarrak, 2. 01006 Vitoria-Gasteiz

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-06-18 Euskara Goizez 10:30 – 12:30 50
2024-06-18 Gaztelania Goizez 10:30 – 12:30 50

 

Jardueraren deskribapen laburra

Jardueraren helburua, Batxillergoko ikasleei Gizarte  Langintza gure gizartean duen  garrantzia ikustaraztea da. Horretarako, lanean dauden hiru gizarte langinle gazte eta eta praktikak egin dituen 4. mailako ikasle batek hitzaldi eta talde dinamika baten bitartez, gizarte langintzak gure gizartean duen funtzioa azalduko dute.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Hitzaldi honetan ikasle eta profesionalaren ikuspuntuak erlazionatuko dira eta adibide praktikoetatik abiatua, hitzaldira datozen ikasleek Gizarte Langintzaren garrantzia eta funtsa ezagutuko dute.

  • Gizarte Langintzaren oinarriak.
  • Gizarte Langintzaren praktika profesionala.
  • Gizarte Langintzaren ikasketa prozesua.

 

Egingo diren ekintzak

Hitzaldi honen bitartez, batxilergoko ikasleak, praktiketako ikasleak eta gizarte langileak galdera hauek landuko dituzte:

  • Zer da zuretzako gizarte langintza?
  • Praktikak gizarte langilearen formakuntzan.
  • Landa eremuan praktikak egiten dituen ikaslearen perfila.