Eduki publikatzailea

Farmazialari egun batez

  • Jakintza adarra: Osasun Zientziak
  • Campusa: Araba
  • Ikastegi antolatzailea: Farmazia Fakultatea
  • Gradua: Farmazia
  • Garapen-lekua (helbidea): Farmazia Fakultatea. Unibertsitateko Ibilbidea 7. 01006 Vitoria-Gasteiz

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-05-29 Gaztelania Arratsaldez 15:30 – 18:30 30
2024-05-30 Euskara Arratsaldez 15:30 – 18:30 30

 

Jardueraren deskribapen laburra

Proiektu honetan parte hartuko duten ikasleak farmaziako graduatu batek burutu ahal dituen hainbat aktibitatera hurbildu nahi ditugu, aktibitate horiek medikamentuen diseinu, sintesi, analisi eta garapen arloekin zerikusia dutelarik. Titulazioari buruzko hitzaldia jasotzeaz gain, ikasleek era aktiboan parte-hartu ahal izango dute antolatutako aktibitate ezberdinetan, hain zuzen ere, farmakoaren sintesiarekin, farmazi teknologiarekin, fisikokimikarekin eta mikrobiologiarekin erlazionatuta daudenak.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

Landuko diren edukiek galdera hauei erantzungo diete: Zer da aspirina bat? Nola fabrikatzen da? Nondik lortzen dira farmakoak? Zergatik batzuk burbuilak askatzen dituzte eta beste batzuk ez? Zer gertatzen da aspirinarekin nire organismoan? Nola neur daitezke medikamentuen hainbat propietate? Nola jakin dezaket mikrobioen kutsadurarik gertatu ote den?

 

Egingo diren ekintzak

  1. Farmakoen iturri natural diren hainbat egitura begetalen ikustea
  2. Aspirinaren printzipio aktiboa den azido azetilsalizilikoaren prestaketa, azido salizilikotik abiatuta.
  3. Osagai aktibo baten analisia burutu medikamentu eta matrize biologiko batean.
  4. Azido azetilsalizilikozko bikortatu eferbeszente bat eta eferbeszentea ez den baten prestaketa. Aktibitate honen helburua da eragin eferbeszentearen arduradun diren eszipienteak ezagutzea.
  5. Lagin batetik abiatuz mikrobiologiako laborategi batetako ohiko zenbait aktibitate burutuko dira:
    • Mikroskopioan mikroorganismo ezberdinak bistaratu: parasitoak, bakterioak eta onddoak.
    • Isolamendu teknika jarraituz kultura ingurune ezberdinen ereitea.
    • Irakaslegoak ondorengo tekniken erakustaldia egingo du: API sistemaren bidezko identifikazio biokimikoa.
  6. Aktibitate honetan medikamenduen aho-bidezko administrazioa simulatuko da, aho-bidea emanbide ohikoena delako. Praktika honen bidez ikaslea gai izango da ulertzeko nola heltzen diren aho-bidez administratutako farmakoak organismoko organo eta fluido ezberdinetara. Gainera, laginetan dagoen farmako kantitatea ere neurtuko da. Praktika hau erabat erlazionatuta dago farmazialariek ospitaleko farmazia arloan eta entsegu klinikoen monitorizazio alorrean izan ditzaketen lan aukerekin.
  7. Farmaziako Graduatuentzat ikerkuntza beste irtenbide profesional bat denez gero, ikasleek Farmazia Fakultateko hainbat irakaslek aurrera daramatzaten ikerkuntza ildo batzuk gertutik ezagutzeko aukera izango dute Lascaray ikerketa zentroan.