Eduki publikatzailea

Negozioak kudeatzen ikasten

  • Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak
  • Campusa: Bizkaia
  • Ikastegi antolatzailea: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Elkano)
  • Gradua: Negozioen Kudeaketa
  • Garapen-lekua (helbidea): Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elkano, 21. 48008 Bilbo

 

Egutegia eta plazak

Data Hizkuntza Txanda Ordutegia Plazak
2024-06-05 Gaztelania Goizez 09:30 – 13:30 40
2024-06-05 Euskara Goizez 10:00 – 14:00 40
2024-06-12 Gaztelania Goizez 09:30 – 13:30 40
2024-06-12 Euskara Goizez 10:00 – 14:00 40

 

Jardueraren deskribapen laburra

NEGOZIOAK KUDEATZEN IKASTEN" izeneko jarduerak ekonomia eta enpresa - ikasketek eskaintzen dituzten aukerak aurkezten ditu. Bere helburuak honako hauek dira:

  • Batxilergo eta lanbide Heziketako Ikasleei Ekonomia eta Enpresa Fakultateak, Elkano atalean, eskaintzen duen Gradua aurkeztea, eskaintza eleanitza nabarmenduz eta ikasleek enpresa batean egin behar dituzten praktika nahitaezkoak azpimarratuz.
  • Ikasle horiek negozioen kudeaketarekiko duten interesa piztea edo areagotzea, simulazioetan, laborategietan eta tailerretan, modu aktiboan parte hartuz.
  • Gure graduak eskaintzen dituen irtenbide profesionalen eta laneratzeko bideen berri ematea modu argian eta praktikoan.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  • Marketina eta merkataritzako estrategiak
  • Negozioetan aplika daitezkeen sormen-teknikak
  • Negozioak kudeatzeko simulazioak
  • Irtenbide profesionalak eta laneratzea

 

Egingo diren ekintzak

Ikasleekiko elkarrekintzara eta haien parte-hartze dinamikora bideratuta daude ekintza guztiak.

Hasteko, garatu beharreko jarduerari buruzko azalpen teoriko labur bat egingo da (15 minututan), eta, jarraian, landutako gaia praktikan jarriko da ordubetez.

Gai bakoitzerako jarduera desberdin bat egingo da. Jarduerak burutzeko beharrezkoak diren ekipo informatikoz hornitutako ikasgeletan egingo dira jarduerak (irtenbide profesionalei eta laneratzeari buruzkoa salbu).

  1. Marketinari eta merkataritzako estrategiei buruzko TAILERRA
  2. Sormenezko LABORATEGIA
  3. Negozioen kudeaketaren SIMULAZIOA, ENPRESA-JOKOEN programak erabiliz.
  4. Irtenbide profesionalei eta laneratzeari buruzko MINTEGIA.