Eduki publikatzailea

IELTS azterketen deialdiak

 IELTS (International English Language Testing System) azterketak ingelesez entzuteko, irakurtzeko, idazteko eta hitz egiteko duzun gaitasuna ebaluatzen du. Bi bertsio daude (Academic eta General Training), zein behar duzun jakitea garrantzitsua da.

Informazio gehiago:

https://takeielts.britishcouncil.org/

https://www.britishcouncil.es/examenes/ielts

Probak egiteko lekua:

Bilbao: British Council Bilbao

Lehendakari Agirre etorbidea, 29 - 2. 48014 Bilbo
Kokapen mapa
Garraioa: 
METRO – Deusto (Lehendakari Agirre irteera)
AUTOBUSAK: 01 - 10 - 13 - 18 - 71 (Bidarte geltokia)

 

Matrikulazioa:

Nola erantsi promozio-kodea

Prezioa: 235 euro (UPV/EHUko prezioa)

Nahitaezkoa da UPV/EHUko ikasle eta langileentzako promozio-kodea erabiltzea: EHU25

Datak: Matrikulazio epea azterketa baino 4 egun lehenago itxiko da edo plazak agortzen direnean.

Harremanetarako emailaexams.bilbao@britishcouncil.es

GARRANTZITSUA: matrikula egiterakoan UPV/EHUren helbide elektronikoa erabili behar da unibertsitate honetako kide zarela identifikatzeko. Halaber, azterketa-egunean ez ahaztu NANa eta zure ikasle-txartela edo IIP edo AZP txartela ekartzea.

 

UPV/EHU deialdiak 2024:

AZTERKETA-DATAK: BILBO (COMPUTER BASED)
Abuztua 2024/08/01 2024/08/29      
Iraila 2024/09/07 2024/09/12 2024/09/21 2024/09/26  
Urria 2024/10/05 2024/10/10 2024/10/19 2024/10/24 2024/10/31
Azaroa 2024/11/09 2024/11/14 2024/11/23 2024/11/28  
Abendua 2024/12/05 2024/12/13 2024/12/14 2024/12/18 2024/12/19

Prestatu esazu azterketa

Azterketa prestatzeko doan duzu:

  • https://www.britishcouncil.es/examenes/ielts/preparar 

  • IELTSren Trial test bat egitea azterketa ofiziala ezagutzeko eta zure mailari buruzko ideia bat egiteko. Listening, reading eta writing ebaluatzen ditu proba-azterketa honek eta 3 astetan lortutako emaitzak jasoko dituzu (adi: emaitza hauek EZ DIRA ziurtagiri bat). Trial Testak presentzialak dira eta Bilboko British Councilen egingo dira.

    Datak:

    • Iraila –2024/09/24 asteartea
    • Azaroa – 2024/11/12 asteartea

    Eman izena hemen: IELTS Trial Test Bilbao 2024 (eventsforce.net)