Ander Larruscain Garate
![](https://www.ehu.eus/documents/1904683/2090129/Ander+Larruscain+GMT.jpg/d1c94151-a6d7-e3ce-6dc9-c04a792842af?t=1668169344153)
Biografia
Ander Larruscain Garatek Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua amaitu zuen UPV/EHUko Eibarko Ingenieritza Fakultatean (2021) eta Material Berriztagarrien Ingeniaritzako Masterra lortu zuen Gipuzkoako Ingeniaritza eskolan (2022). 2021eko irailean, “Materialak + Teknologiak” (GMT) taldean sartu zen UPV/EHUko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Sailean, eta praktika-kontratu batekin lan egin zuen masterra amaitzeko. 2022ko maiatzetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka bati esker, Gipuzkoako konpositeen hondakinen birziklapen kimikoa lantzen ari da.
Ikerketa
Bere ikerketa-ildoa material polimerikoen birziklatzean oinarritzen da. Zehazkiago, PA eta PBT matrize polimerikoko konposite gipuzkoarren hondakinen birziklapen kimikoan.