Tokian tokiko telebistaren panorama Euskal Herrian
- Ikertzailea(k):
- Edorta Arana Arrieta, Francisco Javier Azpillaga Goenaga, Beatriz Narbaiza Amillategi
- Denboraldia:
- 2001-tik 2002 arte
- Finantzaketa egin duen erakundea:
- UPV/EHU
- Deskribapena:
-
Laburpena: Beste ehunka kanalez inguratuta egonik ere, hurbiltasuna, integrazio territoriala eta soziala, zerbitzu publikoaren baitan informaziorako eta elkarren ezagutzarako tresna izatea eta bestelako giza- eta kultura- balioak eraikitzeko eta transmititzeko tresna ezin hobea da tokiko telebista. Sozializazio bideen artean, hezkuntza-sistema eta hedabideak ageri zaizkigu indartsu eta horien artean, hurbileko telebisten zeregina uka ezina da. Hori dela-eta, EAEko erakundeek bultzatuta hezkuntza-sistemaren baitan hizkuntza-normalkuntza landu den bezala, tokiko telebistek duten erabilgarritasuna aprobetxatu beharra dago. Koherentzia mantendu behar horretan handia da tokiko telebistek joka dezaketen papera.
Erreferentzia: 1/UPV 00016.323-H-13687/2001 ARANA