Ohiko galderak GLOBAL TRAINING 2023

Ohiko galderak

-IZENA EMAN BAINO LEHEN…

  • Lehenago eskatu nuen Global Training beka bat, baina ez ninduten hautatu; berriro eskatu nezake?
    • Bai, eskatzen diren baldintzak betez gero.
  • Lehenago parte hartu nuen Global Training beka batean, baina ez zuen 6 hilabete baino gehiago iraun; berriro eskatu nezake?  
    • Ez.
  • Bateragarria al da 6 hilabetez Erasmus edo atzerrian praktikak egin izanarekin?
    • Erasmus programarekin bateragarria da.
    • Atzerrian praktikak eskaintzen dituzten beste programekin bateragarria da, soilik praktika horiek gradukoak edo master batekoak izan badira.

 

-IZENA EMATEKO PROZESUA

  • Gradu titulua

    • Gaur egun ikasten ari naiz, baina baditut lehenago amaitutako unibertsitate edo Lanbide Heziketa ikasketak; izena eman nezake?
      • Bai.
    • Aurten amaituko dut gradua, baina ikasturtea ofizialki Global Training deialdia itxi eta gero amaituko da; horrek esan nahi du ezingo dudala izenik eman?
      • Tituluduna izan behar da elkarrizketa pertsonalak amaitzen diren unean (urria, gutxi gorabehera). Garai horretarako, hautagaiek 3 dokumentu hauetako bat aurkeztu beharko dute: 1)Titulua, 2)Titulu-eskaeraren gordekina, hura emateko eskubideak ordaindu dituela egiaztatzeko dokumentuarekin, 3) Ikasketa-espedienteko oharra, zeinetan adierazten baita gainditu duela titulazioari dagokion proba orokorra eta ordaindu dituela titulua lortzeko eskubideak.
      • GRALa irailean aurkeztuz gero, espediente akademikoa bidali beharko da inskripzioa egiteko unean, GRALa falta dela azaltzen duen oharrarekin batera.
  • Merezimenduak ebaluatzeko bidali behar den dokumentazioa

    • Ez dut masterrik, baina zenbait ikastaro egin ditut, batzuk nire ikasketen arloari lotuak, eta beste batzuk, ez. Ikastaro horiek guztiak sartu nitzake hezkuntza osagarriaren atalean?
      • Zalantzarik gabe. Hautagaiek dokumentazio guztia sartu dezakete, beren ikasketen arloari lotuta edo ez, baldin eta uste badute balioespen prozesuan puntuak lortu ahal dituztela. Bistakoa ere bada, ikasketen arloari ahalik eta lotuen egon, puntuazio gehiago lortuko dutela prozesuan. 
    •  Ez dut esperientziarik nire ikasketa arloan, baina badut lan-esperientzia beste arlo batzuetan; esperientzia horiek gehitu ditzaket?
      • Zalantzarik gabe. Hautagaiek dokumentazio guztia sartu dezakete, beren ikasketen arloari lotuta edo ez, baldin eta uste badute balioespen prozesuan puntuak lortu ahal dituztela. Bistakoa ere bada, ikasketen arloari ahalik eta lotuen egon, puntuazio gehiago lortuko dutela prozesuan.    
    •  Zer aurkeztu dezaket lan-esperientzia egiaztatzeko?
      • Lan-bizitzaren txostena, kontratuak, praktika hitzarmenak... Dokumentazio hori eduki ezean, esperientzia horiek justifikatuko lituzketen agiri edo gomendio gutunak, kasuan kasuko enpresek emanak. Jatorrizkoen kopiak izan behar dira. 

 

-DATA GARRANTZITSUAK

  • Ingeles probak

    • Noiz izango dira ingeles probak? Irail amaieran. Posta elektronikoaren bidez jakinaraziko da, eta webgunean argitaratu.
    • Nahitaezkoa da ingeles proba egitea? Bai, salbu eta B2 titulua izan, gehien dela, lau urtetatik hona ateratakoa.
    • Ingeles proban beharrezkoa al da B2 maila ateratzea, bekarako aukerarik izateko? Ez. Eskaintza bakoitzean eskaturikoaren arabera izango da beharrezko ingeles maila. Batzuetan, kasuan kasuko ezaugarriengatik edo herrialdearengatik, ingelesaren ezagutza maila gorena duten pertsonak behar izaten dira, besteetan, berriz, ez.
    • Ingeles proba online egin al daiteke? Behar bezala justifikatuta badago, bai.
  • Elkarrizketak

    • Noiz izango dira elkarrizketa pertsonalak? Urrian.
    • Hautagai guztiek egin behar al dute elkarrizketa? Ez. Eskari bakoitza baloratuko da, eta egokienak elkarrizketa pertsonaletara pasako dira.
    • Elkarrizketak Skype bidez egin al daitezke? Behar bezala justifikatuta badago, bai.
  • Hautaketa prozesua

    • UPV/EHUk erabakitzen al ditu azkenean hautatuko direnak? Ez. UPV/EHUk prozesuaren % 95a egiten du, baina azken erabakia enpresari dagokio. 3-4 profilik onenak enpresari igortzen zaizkio, eta haiek egiten dute azken aukeraketa, zenbaitetan hautagaiei elkarrizketak eginda Skype bidez.
    • UPV/EHUk aukeratzen ez banau, nire profila igortzen al zaio Global Training bekak gestionatzen dituen beste erakunde bati? Baliteke kasuren batean hautagaiak beste erakunde bati trukatzea.
    • Noiz esango zaigu hautatuak izan ote garen? Urrian edo azaroan.
    • Bekadunak noiz abiatuko dira helburuko herrialdeetara? Azaro eta urtarrila bitartean

 

-BEHIN HAUTAKETA EGINDA…

  • Nahitaezkoa al da prestakuntza ikastaroa? Non egingo da? Nahitaezkoa da azken hautatuentzat. Tokia jendearen jatorriaren araberakoa hautatuko da, edo taldeak nola antolatuko diren.
  •  Alta egiten al zaie bekadunei Gizarte Segurantzan? Bai, bekadunentzat oso kotizazio txikia (batez beste, 56.9 € hileko) dakarren araubide berezi batean, langabeziarako metagarria EZ dena, baina bai lan-bizitzari dagokionean. Dirua bekaren horniduratik deskontatzen zaie.

 

-PRAKTIKA ESKAINTZAK

  • Deialdia irekitzerakoan argitaratuko dira.
  • 2023ko eskaintzak izango dira? Ez. 2024an eskaintza batzuk aldatuko ditugu.
  • UPV/EHUren eskaintza bat baino gehiago aukeratu dezaket? Bai. Lehentasunaren arabera ordenatu behar dituzu.
  • Nire hautagaitza kontuan hartzen al da formularioan markatu ditudan eskaintza guztietan? Ezarritako lehentasun-ordena errespetatuko da. Eskaintza bat baino gehiago aukeratu ahal izateak profil interesgarriak ez galtzeko balio du, baina horrek ez du esan nahi hautaketa-prozesu guztietan parte hartuko duenik. Elkarrizketan bekadunarekin adostuko da zein eskaintzan lehiatu nahi duen.
  • Norberaren hautagaitzak aurkeztu daitezke? Ez, helburuko tokia UPV/EHUren eskaintzen katalogotik aterako da.
  • Ez dago neure profilarekin lotuta eskaintza zehatzik; baina, halere, horietako batzuk interesgarriak iruditzen zaizkit; izena eman nezake? Bai. Zenbait kasutan profilak irekiak dira, edo eginkizun eta proiektuak ez datoz profil zehatz bati loturik (nahiz enpresak bidalitako deskribapenean hala agertu). Uste dugu eskatzaile bakoitzak jakin badakiela zein eginkizun mota egin ditzakeen eta zeintzuk ez.

 

-BIDALI BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA

  • Non eman behar da dokumentazioa? 
  • Erroldatze-ziurtagiria:
    • Zer da? Udal bakoitzak ematen duen erroldatze-ziurtagiria da.
    • Non eskuratu dezaket? Eskatzailea bizi deneko herriko udaletxean eskatu ohi da.
    • Ziurtagiria ez badut edo urte bat baino gutxiagokoa bada, izena eman dezaket? Ez. Gutxienez urtebetekoa izan behar da 2024ko urtarrilaren 1ean.
    • Betidanik Euskal Autonomi Erkidegoan auzotasuna izan dut, baina aurten ikasketak direla eta, EAEtik kanpo bizi behar izan dut. ¿Izena eman dezaket? Bai. Behar bezala justifikatuta badago.
    • Betidanik Euskal Autonomi Erkidegoan auzotasuna izan dut, baina aurten lana dela eta, EAEtik kanpo bizi behar izan dut. ¿Izena eman dezaket? 
      Erroldaren antzinatasun-baldintza betetzen den ala ez araberakoa izango da: "Administrazio auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtetan aurreko 10 urteetan."

Beste edozein argibiderako, jarri harremanetan UPV/EHUko Enplegu Guneekin: