Global Training 2024

GLOBAL TRAINING 2024

Sarrera

Irudia

Programa honen bidez, EAEko gazteak (30 urte baino gutxiagokoak) atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresatan/erakundetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikorako plan baten baitan.

Get ready,
Be more,
Be global!

Ikasketak amaitu badituzu, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun segidan. Global Training beka-programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresatan edo erakundetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.

Global Training programa Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena da.

UPV/EHUk aipatutako erakundeekin elkarlanean dihardu programaren kudeaketan; eta, aurten, Eusko Jaurlaritzari eskatu dizkion beka guztiak kudeatuko ditu: 60 beka.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO:
Programari buruzko informazioa UPV/EHUn eskura daiteke Enplegu Guneen telefono zenbakietan:

  • Araba: 945 01 4436
  • Bizkaia: 946 01 7973, 946 01 3679
  • Gipuzkoa: 943 01 5946

Ondorengo helbide elektronikoan:

globaltraining@ehu.eus

2024 DEIALDIA
Izena emateko epea: ekainaren 17tik, uztailaren 19ra
OHAR GARRANTZITSUA(!):  webgunean argitaratu diren dokumentu guztiak irakurtzea derrigorrezkoa da; "2. IZENA EMATEKO PROZEDURA" eta "OHIKO GALDERAK"  dokumentuak, bereziki.​​​

Informazioa

Izena emateko prozedura

UPV/EHUk eskaintzen dituen praktikak (60 beka)

(Barneratzen den informazioa: enpresaren izena, norako herrialdeak, eskaintzaren azalpena eta profil profesionala)

Hautaketa prozesua

  • ZERRENDAK
    • BEHAR BEZALA INSKRIBATUTAKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
    • BEHIN-BEHINEKO BAZTERTUEN ZERRENDA ETA ZUZENTZEKO EPEA
    • BEHIN BETIKO ONDO INSKRIBATUTAKO ETA BAZTERTUEN ZERRENDA
    • BEHIN BETIKO HAUTATUEN ZERRENDA
  • INGELES FROGA
    • Informazioa eta jarraibideak (egutegia eta ordutegia)
    • Proba egitetik salbuetsita dauden pertsonen zerrenda
    • Proba egin behar duten pertsonen zerrenda​​​​​​
    • Ingeles frogaren emaitzak
  • ELKARRIZKETAK
    • Elkarrizketak egiteko hautatuen 1. zerrenda (ARKITEKTURA ETA INGENIARITZA ESKAINTZAK). Lekua eta egunak adierazten dira
    • Elkarrizketak egiteko hautatuen 2. zerrenda (eskaintza guztiak)