Gestioko teknikarien eskala - Gestio Orokorra (Barne promozioa)
- Eskaintza:
- Enplegu Publikorako Eskaintza
- Araubide juridikoa:
- Funtzionarioa
- Tald.:
- Gradu/Doktore, lizentziatu, ing., arkit.
- Prozesu-data:
- 2022ko urriaren 20an
- Egoera:
- Zabalik
Deialdia
Deiladiko plazak
Sei plaza era honetara banatua:- Bost plaza 3. HErekin eta derrigortasun data gaindituta. - Plaza bat 3. HErekin eta derrigortasun data gainditu gabe.
Betekizunak
Laugarren oinarri orokorrean zehaztutakoez gain, doktoregoa, lizentziatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura edo baliokidea.
Karrerako funtzionario izatea UPV/EHUko B taldean Unibertsitate Gestioko eskalan edo Artxibo,Biblioteka eta Museoetako Laguntzaileen eskalan.
Parte hartu ahal izango dute, era berean, titulazio talde berekoak izanik taldeko beste eskala batekoak diren karrerako funtzionarioek.
Deialdiaren oinarriak
- 2019ko, 2020ko, 2021eko eta 2022ko enplegu publikoaren eskaintzei dagozkien oinarri orokorrak
- A taldeko oinarri espezifikoak
Eskabideak
Eskabideak aurkezteko epea:2022ko azaroaren 8tik azaroaren 28 arte, biak barne.