|
|
HELBURUAK
-
Harietako zeharkako bibrazioen legeak ezagutzea.
-
Hari-instrumentuen sailkapena ezagutzea eta euren ezaugarri nagusiak.
|
DESKRIBAPENA
Hari
bat bibraraztea da soinua sortzeko modurik zaharrenetakoa. Hariak
betetzen duen azalera txiki samarra izaten da eta horregatik inguruko
airearen mugimendua ez da nabarmena. Horretarako ohizkoa da hariari
erresonantzia-kutxa akoplatzea (erresonantzia zabala) soinuaren ekoizpena
areagotzeko. Kutxak hariaren erresonantzia jasotzen du kontaktu-zubien
bitartez eta airera anplifikatuta transmititzen ditu.
|
Hari
baten bibrazioak
Harietan sortzen diren bibrazioak
luzetara
edota
zeharka izan daitezke. Luzetarako bibrazioak lortzeko hari tentsu bat
luzetara igurtzi daiteke; lortutako soinua indartsua da baina tinbrea
ezatsegina. Batzutan jotzaile hasi berriek instrumentua jotzean honela
igurtziz bibrazio ezatseginak ere sortzen dituzte nahi gabe. Hari-instrumentu gehienetan zeharkako uhinak dira gogokoenak, eta horietan
hariaren partikula bakoitzak hariaren norabide perpendikularrean bibratzen
du. |
|
Hari
batek frekuentzia fundamentalaz gain, gaintonu guztiak ere sor
ditzake, hau da, frekuentzia fundamentala bider 2, 3, 4, 5, etab...
harmonikoak deiturikoak. Haria non eta nola zirikatzen den arabera
harmonikoen kopuru eta anplitudeak ezberdinak dira:
-
Atzamarrarekin
hariaren zenbait puntu oso leunki ukituz lortu daitezken harmonikoek
puntu horretan nodo bat dute.
-
Hari
bat puntu batean zirikatzean, bertan sabel bat osatzen da eta
beraz sortzen diren harmonikoek ezin dute nodo bat izan zirikatu den
puntuan (Young-en legea).
|
Hari-instrumentuen ezaugarriak
|
|
GALDERAK
a
Hari-instrumentu batean, zein da erresonantzia-kutxaren eginkizuna?:
-
Hariak eutsi.
-
Instrumentuaren tamaina erabilgarri bihurtu.
-
Harien soinua anplifikatzea.
-
Instrumentuaren itxura hobetu.
b
Ondorengo hari-instrumentuetatik zein da punteatua?
-
kontrabaxua
-
harpa
-
pianoa
-
biolina
c
Hari batek zeharka bibratzen duenean soinu fundamentalaren frekuentzia:
-
Hariaren luzeraren zuzenki proportzionala
da.
-
Hariaren tentsioaren erro karratuaren alderantziz proportzionala.
-
Hariaren diametroaren alderantziz proportzionala.
-
Hariaren dentsitatearen erro karratuaren zuzenki proportzionala.
d
Hari bat puntu zehatz batean zirikatzen bada, bertan puntuan
sortzen dena ondokoa da:
-
nodoa.
-
nodoa
edo sabela, puntu-motaren arabera.
-
sabela.
-
nodoa,
puntu-motaren arabera.
e Lira
baten soinuaren iraupena honelakoa da:
-
aldakorra
-
finkoa
-
aldakorra, baina iraupen maximo finkoa.
-
aldakorra, baina iraupen minimo finkoa.
Emaitzak: a3 b2 c3
d3 e2
|
|
ESTEKAK
Beste
instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita
itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:
|
Akustika-ikastaroa,
GA-k egina © Copyright 2003.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak:
acustica@lg.ehu.es
|
|