zeharkako uhinak

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Zeharkako uhinak definitzea.

  2. Zeharkako uhinen propagazioa aztertzea soketan zehar.

 

 

DESKRIBAPENA

Soka tenkatu bat igurtzi edo zirikatzen denean, perturbazioa sokan zehar propagatu egiten da. Berez, soka, oreka posizioan zuzena da, baina perturbazioak bere  forma aldatzen du: soka-elementuak sokarekiko perpendikularki mugitzen dira, eta beraz propagazio-norabidearekiko ere perpendikularki. Orokorrean, uhinetan, perturbazioaren norabidea eta propagazio-norabidea elkarren perpendikularrak direnean uhinari, zeharkako uhina deritzo.

 

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

Zeharkako uhinak soka batean

Ondorengo simulazioak zeharkako uhin bat adierazten du, eta berarekin erakutsiko ditugu higidura ondulatorio harmoniko-aren ezaugarri nagusiak.

Instrukzioak

Programak bi magnitude finkatzea eskatzen du: Uhin-luzera eta Propagazio-abiadura. Bien zenbakizko balioak idatzi behar dira bakoitzari dagokion kontroletan. Gero Hasi botoia klikatu eta uhin harmoniko baten propagazioa behatzen da X ardatzean zehar eta eskuinerantz.

  1. Behatzen denez, medioaren edozein puntu, eta bereziki jatorria (edo sokaren ezkerreko ertza) higidura harmoniko sinpleaz mugitzen da, eta bere periodoa neur dezakegu. Neurketa horren ondoren egiazta daiteke periodo hori dela hain zuzen uhin-luzeraren eta propagazio-abiaduraren arteko zatidura.

  2. Klika ezazu Geldi botoia higidura geldiarazteko eta, aldiune finko horretan, funtzio periodiko bat behatzen da: funtzio periodiko horren periodo espaziala, edo uhin-luzera, maximo (edo minimo) kontsekutibo biren arteko distantzia da, edo nodo biren arteko distantziaren doblea (nodoak funtzioak x ardatza mozten dueneko puntuak dira). Egiazta bedi distantzia hori dela Uhin-luzera kontrolean idatzi dugun berbera.

  3. Higidura berriz hasteko botoi bera klikatu, baina orain Jarraitu izena du.

  4. Beha ezazu perturbazioaren propagazioa, eta bereziki zirkulu txiki batez markatutako gailurra. Pausu  botoia erabiliz, markatutako gailurrak periodo batean ibilitako distantzia justu uhin-luzera bat dela egiazta daiteke.

  5. Propagazio-abiadura aldatu gabe alda ezazu uhin-luzera eta ikusiko duzu uhin luzera handietarako oszilazioen periodoa luzeagoa dela, eta beraz maiztasuna txikiagoa, eta alderantziz.

 

 

 

GALDERAK

a Zeharkako uhin batean perturbazioa nolakoa da?:

  1. propagazio-norabidearen paraleloa da.

  2. propagazio-norabidea du eta aurkako noranzkoa.

  3. propagazio-norabidearen perpendikularra da.

  4. propagazio-norabidearen noranzko berbera du.

b Zeharkako uhin bat soka batean zehar bidaiatzen ari denean, bere propagazio-abiadura zein magnituderen zuzenki proportzionala da?:

  1. sokaren masa-dentsitate linealaren erro karratuarena

  2. sokaren Tentsioaren erro karratuarena

  3. sokaren Tentsioarena.

  4. sokaren masa-dentsitate linealarena

c Zeharkako uhin harmoniko bat soka batean zehar bidaiatzen ari denean, nolakoa da sokaren puntu baten higidura?:

  1. Denborarekiko independentea.

  2. Higiduraren hasierako baldintzen independentea.

  3. harmoniko sinplea

  4. kontsideratzen den puntuaren independentea.

d Zeharkako uhin harmoniko bat soka batean zehar bidaiatzen ari denean, uhin-luzeraren eta periodoaren arteko erlazioa zein magnituderen menpekoa da:

  1. sokaren Tentsioa.

  2. sokaren masa-dentsitate lineala.

  3. Aurreko biak egiazkoak dira.

  4. Uhinaren frekuentzia.

e Soka batean zehar uhin harmonikoak bidaiatzen ari dira: uhin luzera handia bada nolakoa da oszilazioen frekuentzia?:

  1. handiagoa.

  2. txikiagoa.

  3. uhin luzera txikien berbera.

  4. periodoaren gero eta antzekoagoa.

  Emaitzak:  a3   b2   c3   d3   e2  

 

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

 

AUTO-AZTERKETA

Zeharkako uhinak

 

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

 

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak: 

 

Akustika-Ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es