Euskal adizkitegi automatikoa
Aplikazio honek modu automatikoan sortzen ditu aditzaren (laguntzailea nahi trinkoa izan) formak, euskal adizkiak alegia. Lehenbiziko orrialdean daude oinarrizko azalpenak, eta mendeko beste bietan adizkiak sortzeko tresnak. Aski da zerrendako aditz bat aukeratzea, eta horri dagozkion parametroak aukeratzea:
- aditzarekin zerikusia duten argumentuak (NOR, absolutiboa; NORK, ergatiboa; NORI, datiboa)
- modalitatea ("ahala" edo "agintera")
- aldia (orainaldia, lehenaldia, alegiazkoa)
Ondoren "jokatu" aukeratu behar da, eta berehala bistaratuko da sortutako adizkia. Parametroek badituzte, hala ere, mugak. Adibidez: liburu bat (absolutiboa) eraman dezakegu guk (ergatiboa) Joni (datiboa), eta horrek adizkia sortzen du: "diezaziokegu". Baina ez da posible guk (ergatiboa, ni (absolutiboa) Joni (datiboa eramatea. Hor ez da adizkirik sortuko ("nazaiokegu" edo holako zerbait behar luke, baina ez da existitzen holakorik euskaraz).
Badira aplikazio honen bertsioak Apple Storen ("Adizkitegia", iPhonean erabiltzeko; "Adizkitegia HD", iPadean) eta Androiden ere ("Adizkitegia" eta "Adizkitegia tablet".