Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Sisyforen mitoa
Albert Camus
Itzultzailea:
Xabier Kintana Urtiaga
Berrikuslea:
Bernard Oyharçabal
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Gaston Buatxidze
Argitaratze data:
1992-12-09
Orrialde kopurua:
177
ISBN:
84-88303-54-8
Obra honen osaera zahazki ebakiriko triangelu baten itxuran laburbil daiteke. Camus suizidioaren problematik, "bizitzak bizitzea merezi duen ala ez" galdetzetik abiatzen da. Galdera honek eta beroni ematen zaion erantzunak triangeluaren soluzioaren angelua osatzen dute. Beste angeluak absurduaren eta argitasunaren nozioez osaturik daude. Hala ere, Camusen pentsamendua birrintzaile edo etsigarria barik eraikitzailea da. Camusen ustez, eginbeharrak, ekintasunak eta argikusmenak gidatzen gaituzte lurtar poztasunera, sinbolikoki "erresuma" deitzen duenera. Absurdua abolitzeko ahalmenik ezaz, Camusek argitsu bihurtzen du: "absurduak argitu egiten nau", diosku bere xalotasunean.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus