Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Psikoanalisiaren aurkezpena
Sigmund Freud
Itzultzailea:
Lontxo Oihartzabal Rezola
Berrikuslea:
Sabino Ayestaran
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Enrique Freijo Balsebre-Angel González Alonso
Argitaratze data:
1996-10-22
Orrialde kopurua:
247
ISBN:
84-88303-93-9
Liburu honetan hitzaldi-sorta bat dator eta guztien izendatzaile komuna, 1904tik hasi eta 1926. urteraino hedatzen den denbora-epe baten barruan, sortzaileak psikoanalisia nola ulertzen zuen azaldu nahia da. Dagoeneko sonatuak diren psikoanalisiari buruz, Amerikako Clark Unibertsitatean emandako bost hitzaldiez gainera (1909) badago metodo psikoanalitiko freudiarraren azalpen bat, tratatu psikiko bat (1905), psikoterapiari buruzko gogoetak (1905), psikoanalisiko interesa (1913) eta psikoanalisiaren zailtasun bat (1917), aukera amaitzeko profanoen analisiaren auziarekin eskainiz (1926). Freudek terminologia ulerterraz samarra darabil eta bere pentsamendua aditzera emateko, anekdota eta adibideez baliatzen da.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus