Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Teologia eta Politika
Martin Azpilkueta
Itzultzailea:
Piarres Charritton Zabalzagaray
Berrikuslea:
Jose Antonio Mujika Casares
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Julio Gorricho
Argitaratze data:
2006-03-30
Orrialde kopurua:
232
ISBN:
84-96455-14-9
Azpilkueta bada, bere bizi guztian, izana zen Eliza Legearen, Grazianoren Dekretuaren eta Aita Sainduen Dekretuen Irakasle. Erdi Aroko Kristau-batza zuen amets, herri giristinoen batasuna zebilelarik Aita Sainduen gidaritza moralaren bidetik. Mendiz-hainditarra zen, bihotzez Erromazalea,65 gaizki heltzen zena Felipe II.ak Espainian sustatzen zituen joera erregezale eta estatuzaleekin. Eta Erregek berak ongi bazekien hori, Azpilkuetak askotan igortzen zizkion txostenengatik, hala nola, 1555ean katedraletako kapituluen erreformaz, eta 1568an Espainiako komentuen zorte txarraz, egin txostenengatik66. Eta oroz gainetik ikusi zuen Erregek nola zeraman Nafarrak Carranzaren auzia, bere 1562ko oroitidazkian hauxe idazteraino heldu baitzen gure abokatua Espainiako Inkisizioaz, «zinez opari itsusia zela Espainiarentzat» eta «sekulako zartakoa»; bai eta Elizaren araudi orokorretik kanpo zegoen erakunde berezi horren ezabatzea zela hoberena.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus