Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Legeen espirituaz II
Montesquieu
Itzultzailea:
Iñaki Iñurrieta Labaien
Berrikuslea:
Jon Arrieta Alberdi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Carmen Iglesias
Argitaratze data:
1999-08-05
Orrialde kopurua:
397
ISBN:
84-88303-38-6
Geneban agertu zen 1748an, egile-izenik gabe, eta berehala izan zuen arrakasta, Frantzian eta atzerrian: hogeita bi argitaraldi 1748ko urriaren eta 1750eko urtarrilaren artean. Onarpen nahiz arbuioen berotasunak erakusten du obra horren izaera eztabaidatsu eta interpretaziotan aberatsa dela, bai bere garaian bai ondorengo mendeetan. Montesquieu, Erregimen Zaharraren egitura mental anbibalenteen barruan lehen liberalismoaren ordezkaria izan zena, zientzia politikoaren eta ikuspegi soziologikoaren sortzaile modernotzat hartu izan da.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus