Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Idazti hautatuak
Wilhelm von Humbolt
Itzultzailea:
Pello Zabaleta Kortaberria
Berrikuslea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Clemens Menze
Argitaratze data:
2001-02-19
Orrialde kopurua:
292
ISBN:
84-88303-29-7
Wilhelm von Humboldtekin erdiesten du Alemanian bere gailurra mugimendu humanistiko berriak gizakiaren prestakuntzaren teoriaren oinarriekin. Bere gaia gizakiaren izatea eta xedea da. Lessing eta Herderren ideen mundua lotzen du Argien aroko filosofia herritarrekin, Leibniz eta Kanten filosofiekin eta zati psikologiko, antropologiko, estetiko, hizkuntz filologiako eta hizkuntza filosofiako pila bat bildu zuen; haietan gizakiaren giza-izatea hura jaio den kultur inguruarekin eta gizartean hartzen duen egitekoarekin menpegabe planteaturik dago arazoa.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus