KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Gizarte irekia eta haren etsaiak I
Karl Popper
Itzultzailea:
Josu Zabaleta Kortabarria
Berrikuslea:
Iñaki Segurola
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Argitaratze data:
2007-12-10
Orrialde kopurua:
430
ISBN:
84-96455-23-8
Liburu honetan hitz gogorrak esaten badira gizadiak izan dituen buruzagi intelektualetan handienetako batzuez, ez da, zinez, haiek gutxietsi nahi izan direlako. Ez da hori izan arrazoia, gure zibilizazioak bizirik iraungo baldin badu, gizon handiekiko begiramen-ohitura hautsi beharra dugulako konbentzimendua baizik. Gizon handiek egin ditzakete hutsegite handiak; eta, liburu hau frogatzen ahaleginduko den bezala, iraganeko buruzagirik handienetako batzuk etengabe aritu ziren askatasunaren eta arrazoiaren kontra erasoka. Haien eraginak, gutxiegitan baizik ez baita zalantzan jarri, oraindik ere bide okerretik eramaten ditu, eta beren artean zatitzen, zibilizazioaren defentsa beren esku dutenak.
|