Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Urrezko abarra I
James George Frazer
Itzultzailea:
Iñaki Iñurrieta Labaien
Berrikuslea:
Mikel Azurmendi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Mikel Azurmendi
Argitaratze data:
1995-02-16
Orrialde kopurua:
409
ISBN:
84-88303-77-7
Obra eskerga honen 69 kapituluen azpian dagoen pentsamendua magiazkotik, erlijiozkora garatzen den bide bat dagoela eta azkenean, zientziazkoan bukatzen dela. Magia eta erlijioaren artean egiten duen bereizketa (magia arrazonamendu akasdun batean oinarrituriko gertakariak kontrolatze-ahalegina da eta erlijioa, izaki espiritualei laguntza eskatzean datza) antropologoek ia erabat onartu dute. Nahiz eta magia-erlijioa-zientzia bilakatze-segida onartua izan ez den, jarduera erlijioso eta magikoei buruzko informazio zabala laburbildu eta konparatzeko balio izan du, ordura arte inoiz egin ez zenez.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus