Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Euskal Literatura Itzuliaren katalogoa (ELI)

Katalogo osoa ikusi
testua:
eremua:
autorea:
hizkuntza:

      emaitza ordenatu

 

Euskal Literatura Itzuliaren katalogoa (ELI)

 

Katalogo honetan biltzen da literaturan euskaraz idatzitako liburuen itzulpenen inguruko informazioa. Hortik datorkio izena: Euskal Literatura Itzuliaren katalogoa (ELI). Itzulpen horiek hizkuntza kopuru zabalean eta hainbeste herrialdetan agertu dira.

 

ELI katalogoak euskal literaturaren hastapenetatik 2010 urtera arte argitaraturiko itzulpenak biltzen ditu lehen itzuli honetan. Datuak urtero eguneratuko dira, eta, hortaz, argitaratzen diren itzulpen berriak ere jasoko dira hemen.

 

Elizabete Manterolak 2012an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) aurkeztutako tesian oinarritzen da katalogo hau.

 

Hauexek dira ELI katalogoaren datu nagusiak:

  • 1.751 sarrera (berrargitalpenak kontuan izan gabe, 1.422 liburu dira guztira).
  • 792 jatorrizko izenburu.
  • 1.403 xede izenburu.
  • 323 idazleren lanak izan dira itzuliak.
  • 50 xede hizkuntza.
  • azken eguneratzea: 2021-03-01.
  • bigarren argitalpen data: 2017-12-28.
  • lehen argitalpen data: 2012-05-02.

Oharra: Daturen bat falta bada edo datu okerren bat ikusiz gero, bidali zure oharra helbide honetara: elizabete.manterola@ehu.eus

 


Egilea: Elizabete Manterola (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU).

ISBN: 978-84-693-9891-3


Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus