Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiztegi hau probetxuz erabiltzeko oharrak
1. Egungo Euskararen Hiztegia, metodologikoki, Orotariko Euskal Hiztegiaren ildo beretik doa. Biak corpusetan oinarritzen dira: Orotariko Euskal Hiztegia literatura-tradizioa jasotzen duen corpus batean eta Egungo Euskararen Hiztegia azken urteotako prosa-ekoizpena biltzen duen corpus batean. Luze-zabalaren aldetik ere ez dira oso-oso diferenteak: Egungo Euskararen Hiztegiak, lehen etapan, Orotariko Euskal Hiztegiaren tamainako 20 bat liburuki beteko zituzkeen paperean kaleratuko balitz.
2. Bestalde, helburuak ere bertsuak dituzte: bi hiztegiak, hitz bakoitzaren esanahiaz gainera, hitz horren erabileraz arduratzen dira, delako hitza zein joskeratan agertzen den ahalik eta zehazkiena argitzen. Egungo Euskararen Hiztegiak areagotu egin du joera hori. Sarrerak ageri dira, eta sarrera bakoitzaren adiera desberdinak. Adiera horien esanahia adibideekin argitzen da, eta, gainera behin eta berriz errepikatzen diren biko eta hiruko hitz multzoak ere biltzen dira. Hiztegiaren nondik norakoak ondoko datu hauek ematen dituzte (2024-01-26ko datuak):
sarrera kopurua | sarrerak + azpisarrerak | adibide kopurua | hitz multzoak | |
A | 8.830 | 17.954 | 86.370 | 89.239 |
B | 7.198 | 11.902 | 60.846 | 91.485 |
C | 101 | 145 | 492 | 153 |
D | 2.843 | 4.629 | 16.873 | 18.886 |
E | 7.455 | 11.929 | 62.385 | 120.677 |
F | 1.266 | 1.934 | 7.618 | 12.432 |
G | 3.003 | 5.724 | 25.760 | 56.152 |
H | 2.697 | 5.464 | 25.933 | 41.539 |
I | 3.915 | 7.290 | 35.882 | 47.909 |
J | 1.165 | 2.466 | 12.580 | 10.356 |
K | 5.503 | 9.198 | 31.842 | 17.605 |
L | 2.834 | 5.121 | 19.084 | 15.863 |
M | 4.632 | 8.267 | 28.627 | 17.273 |
N | 1.345 | 2.496 | 10.268 | 9.655 |
Ñ | 47 | 64 | 201 | 0 |
O | 2.407 | 4.757 | 20.545 | 18.871 |
P | 4.846 | 8.357 | 30.494 | 19.391 |
Q | 12 | 12 | 34 | 3 |
R | 228 | 287 | 628 | 193 |
S | 3.773 | 6.664 | 26.346 | 18.195 |
T | 4.089 | 6.932 | 25.501 | 13.783 |
U | 1.475 | 2.672 | 12.796 | 9.729 |
V | 57 | 64 | 171 | 10 |
W | 39 | 59 | 240 | 0 |
X | 836 | 1.206 | 3.797 | 1.431 |
Y | 28 | 31 | 86 | 0 |
Z | 3.351 | 6.359 | 31.091 | 23.214 |
denera | 73.975 | 131.984 | 576.492 | 639.044 |
birbideratzaile soilak dira, hots, eduki lexikografikorik gabeak)
3. Proiektuak bi etapa izan ditu orain arte:
- 2008-2023. 2023ko urtarrilean A letra osorik argitaratu ostean, hiztegiaren lehen idazketa bururatutzat eman zen. Ikus lehen etapa hari zegozkion oharrak.
- 2023tik aurrera, hiztegiaren berrikusteari eta osatzeari ekin zitzaion. Horretarako, Ereduzko Prosa Gaur corpusaz gain Egungo Testuen Corpusa ere aintzat hartu izan da bigarren etapa horretan, erabileraren ispilua are egungoagoa izan dadin.
4. Hiztegia Aitortu 4.0 Nazioartekoa Creative Commons lizentziapean argitaratzen da. Datu-basearen MySQL azken bertsioa hiztegiaren lehen orrian jaits daiteke. Halaber, lehen orri horretan bertan hiztegia PDF formatuan ere eskura daiteke (denera, 14.457 orrialde).