Atal honetan, webgunean eta, bereziki, testu eta oharretan nabigatzeko ohar praktikoak aurkituko dituzu.



Webgunearen optimizazioa

Webgune honetako testuak bistaratzean ikur arraroak agertzen bazaizkizu karaktere berezien lekuan (c hautsia, komatxoak, tileta duten bokalak...), hautatu "Unicode (UTF-8)" karaktere-kodifikazioa zure nabigatzailean; Mozilla Firefox-en menuan, kasu, honako bide hau egin behar duzu: Ikusi > Karaktere-kodeketa > Unicode (UTF-8).

Firefox logoa

Webgune hau Mozilla Firefox-ekin bistaratzeko dago optimizatuta. Logoan klik eginez deskarga dezakezu:

 

gora

Testuaren aurkibide nagusira joateko

Testu-atalaren zenbakiaren azpian dagoen geziak testuaren aurkibide orokorrera darama (ikus 1. irudia):

 

hitzaurrerako gezia

(1. irudia)

 

gora

Orriaren antolamendua

Orria bitan zatitua dago:

Ezkerreko aldean (2. irudian gorriz inguratua) sarrera, testua bera eta ohar paleografikoak daude. Ohar paleografikoak testuaren ondoren daude, behe-behean (3. irudian urdinez inguratua).

Eskuineko aldean (2. irudian berdez inguratua) ohar argigarriak daude.

 

Bi zatiak

(2. irudia)

Ohar paleografikoen eremua

(3. irudia)

Orriaren bi zati nagusien neurria irakurlearen gogora alda daiteke, tartean duten barra bereizlea kurtsorearekin doituta (ikus 4. irudia).

 

tartekoa

(4. irudia)

 

gora

Oharretan nabigatzeko

Ohar paleografikoak

Ohar paleografikoak dituzten pasarte edo hitzek oharrerako lotura egiten duen goi-indizeko zenbakitxoa dute; bertan klik egiteak ohar paleografikora darama. Oharreko zenbakitxoan klik egiteak testura bueltan darama (ikus 5. irudia).

 

Ohar paleografikoak

(5. irudia)

Ohar argigarriak

Ohar argigarria duten hitzak kolore urdinez daude nabarmenduak. Hitzaren gainean klik eginez oharren zutabeko goiko aldean kokatuko da dagokion oharra (6. irudia).

 

Ohar argigarriak

(6. irudia)

 

gora