Hiztegi hau ez da teknikoki hiztegia, konkordantzia baino,
mekanikoki sorturiko konkordantzia gordina (Simple Concordance Program
4.0.9 bertsioarekin egin dugu). Ez da erabat bukaturiko produktu
orraztua, baina gure lanetan baliagarri izaten zaigulako erabaki dugu
argitaratzea, beste ikertzaile batzuentzat ere erabilgarri izan
daitekeelakoan.
Ondoko ezaugarri hauek ditu:
• Euskarazko, gaztelaniazko eta latinezko testuak nahastean dira,
inolako bereizketarik gabe. Hitzak testuinguruan agertzen direnez,
erraza da batzuk eta besteak bereiztea.
• Lazarraga eskuizkribuko A testua eta B testua prozesatu dira, ez C
testua.
• Ez dira prozesatu ohar paleografikoetako testuak (urratuak eta).
• Edizio erdipaleografikoko grafian dago testua (adi, hortaz,
<c>, <qu>, <ç>, <ce>, <ci>, <v>...
grafiekin).
• Konkordantzia-tresnak letrak prozesatzen ditu mekanikoki eta
letra-multzoka biltzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako
analisirik). Hortaz, batera agertzen dira apea ‘musua’ eta apea
‘zaldi gainetik jaitsi’, baina bereizita agertzen dira berba, verba
eta berva (eta, jakina, berbea, berbaric,
berbaoc...).
• Barra zutak (“/”), prosako testuetan, paragrafoak bereizten ditu;
poemetan, bertso-lerroak.
• Funtsean automatikoki eginiko konkordantzia da, baina eskuzko
berrikusketa arina egin da.
Letra jakin batetik hasten diren hitzen konkordantzia eskuratzeko,
klik egin letra horren gainean.